Wednesday, January 17, 2007

SAN SEBASTIAN SARIA

Igandean, hilaren 14an, jokatu zen San Sebastian Sariaren 2. edizioa Gaintzan. Han izan ginen gure taldetik Mikel, Rafa, Iñaki, Oihana hasiberria eta ni. Eguraldi zoragarria egiten zuen basoan ibiltzeko, nahiz eta hotz gehiago egingo zuela ematen zuen goizean.

Normalean Euskal Ligan egiten den ibilbidearekin alderatuz, desberdina zen, basoan larregi sartu gabe. Tiroak ez ziren oso konplikatuak. Gure patruilan, Antonio, Jon eta hirurok ginen, Antonion semea etortzekoa zen, baina ohean geratu zen sukarrarekin antza. Ez ginen fin hasi, Jon bai, eta amaierarako zerbait itxuratu genuen, hala ere normalean baino baxuago aritu ginen.

Sailkapena egiteko guztiok batera kontatzen genuen, modalitate bakoitzean aurrez kalkulatutako batazbesteko bat biderkatu behar zitzaion, horrela gauzak 3 pertsonako 4 talde egin zituzten, lehenengo 12 sailkatuekin, eta hauek taldeka egin zuten 4 animaliri botata bakoitzak, honekin kiniela antzeko bat zegoen, talde irabazlea eta puntuak ahalik eta gertuen igartzea zen kontua. Jente asko ez zen konturatu zela zen honen funtzionamentua. Otartekoak ia taldekako lehia amaitzen zihoala banatu zituzten, eta banaka bat baino gehiago gosez amorratzen zegoen, gu tarteko, ordu horietan ondo etortzen da benetan. Nire ustez, eta beste askorenean ere bai, otartekoa da igande hauetako gauzarik onena, egun ona pasatzeaz gain.

Zorionak Ordizia taldekoei horrelako lan ona egiteagatik, otsailean elkar ikusiko dugula espero dut Euskal Ligako 2. jardunaldian. Sailkapenik ba al dago interneten jarrita?

No comments: