Sunday, April 15, 2007

SAN PRUDENTZIO SARIA

Asteburu honetan Legutiano saria jokatu da Larrabeako basoan, atzo arratsaldean eta gaur goizean izan dira lehiak. Oñatitik Rafa, Mikel, Iñaki, Oihana eta bostok egon gara. Rafak atzo bakarrik bota zuen, Mikelek atzo eta gaur, baina lo egitera etxera etorrita, eta beste hirurok gaua kanpin dendan igarota.

Basoa ezaguna dugu honezkero, antolatzaile lanetan Gasteizko ArkuLagunak taldea aritu da, baina muntatze lanak Mercedes taldeak egin ditu. Niri patruilan Basur, Txus eta Katsurekin egokitu zait, bi egunetarako patruila berdinak izan dira. Normalean Legutianon jokatzen den ligako jardunaldietako ibilbidearekin alderatuz, zerbait desberdinagoa izan da. Tiroak politak eta bi egunetan antzeko ibilbideak baina detaile txiki batzuk aldatu dituzte, animalia urrundu edo hurbildu, piketekin jokatu,...

Atzoko ibilbidea amaitzerako, antolakuntzak gertu zuen kafea nahi zuten guztientzako, eta gauerako guztiontzako afaria, hasieratik partehartzaile kopuruari tope bat jarri zioten, eta uste dut ez ginela iritsi hori betetzera, 30 inguru elkartu ginen azkenean. Afalostean Mus txapelketa eta hainbat karta joku eduki genituen, oheratzean gehiengoa kanping dendetara abiatu ginen, banaka batzuek parrandan jarraitu zuten, eta hauek oheratu zirenean lo antzean geuden ia guztiok itzartu ginen, izugarrizko zalaparta atera zuten eta.

Gaur goizean bart eginikoak aurpegietan igartzen ziren, banaka batzuk ez geunden botatzeko egoera onenetan, batzuk hobetoxeago, besteak okerxeago. Nik ez dut beste batzuen beste igarri, baina ez zen geziak jaurtitzeko egoera onena, baina ez dut gehiago esango...

Esan behar bi egun hauetako ibilbideen emaitzak batu dituztela sailkapen orokorrak ateratzeko, eta antolakuntzak izan dituen nahaspen batzuengatik arazotxo batzuk izan dira sari banaketan, baina zuzendu ostean hor etorri da gure taldearentzako berri ona, Oihana bere mailan hirugarren sailkatu da eta sari eta guzti itzuli da etxera. Sari banaketaren ostean bazkaria izan dugu guztiok antolakuntzak hortarako gertatutako karparen azpian. Eta bazkalosteko "tertulia"ren ostean, etxeruntz, ongi merezitako atsedentxoa hartzeko asmoarekin.

Datorren igandean hurrengo hitzordua, basoko Euskal Ligaren 4. jardunaldia asteburu honetako baso berean.

1 comment:

Anonymous said...

Hi o2q ikusi ordizikuen kronikia, oso ona, con txistes sobre mikelon. Sin desperdicio.