Udako atsedenaldiaren ostean, itzuli da lehiaketarako ordua. Hitzordua Donostian geneukan, Diarcoren zelai-basoan. Aire libreko lehiaketak egiteko erabiltzen duten zelaiaren ondoan dagoen basoa txukundu dute bertaratu garen guztiok goiz pasa eder bat izateko, eta egia esan lortu dute.
Oñati aldetik Rafa, Iñaki eta hirurok joan gara, Oihanak berriz gurasoen animoak izan ditu ibilbidean zehar. Niri patruilan Mikel, Andres eta Agustin egokitu zaizkit, gustora botatzen da beti Andres eta Mikel bezalako jentearekin, Agustin berriz dianetara botatzen ohituago dagoen donostiarra, taldean dauzkaten irakasleekin basora gero eta gehiago ohitzen ari dena.
Ibilbidea nahiko motza izan da, basoak ematen duena, baina ondo aprobetxatua. Orokorrean tiro motzak izan diren arren, bazeuden tiro luze batzuk, eta eguzkiak aurpegian jotzen zuela bota beharreakoak, edo argi kontraste handiak zituztenak. Oso gustura aritu gara gure patruilan, giro onean, amaitzerakoan otartekoak gertu, eguraldi bikaina, zer gehiago behar da bada? Beharbada Oriok kontxako estropadan irabazi izanak borobildu du gaurko goiza!!
Zorionak Diarcoko jente guztiari, lan ederra egin duzuelako, eta nola ez, irabazleei!
No comments:
Post a Comment