Tuesday, September 07, 2010

Espainiako Basoko Txapelketa

Asteburu honetan, ostiralean hasita, Talavera de la Reinan Espainiako Txapelketa jokatu da. Bertan egon nintzen Ordizia taldeko Jaime, Iñaki, Gonzalo, Ana, Katsu eta Johnnyrekin, eta Gezaleriak taldeko Santirekin batera.

Ostiral goizean bidaia ondo joan zen, hara heldu orduko beroak egin zigun harrera. Murtziar batzuekin batera bazkaldu ostean, lehiaketa ospatu behar zen lekura abiatu ginen. Ibilbide zuria egokitu zitzaigun longbowarekin botatzen genuenoi. Larregiko beroa, eta gainera itzal gutxi. Antolakuntzak ura ere jarri zuen, baina gutxi, eta zegoena berotuta... Dortsalak jaso genituenean ikusi genuen poltsa bakoitzean lastozko txapel bat zetorrela, zerbaitegatik zen hori! Bukatzean pikoteo bat eduki genuen. Hemendik hotelera, afaldu eta nahiko goiz erretiratu behar.

Gauean ere ez du freskatzen, lo egiteko gaizki. Larunbatean ibilbide gorria eta urdina egin genituen, goizekoan puntu aldetik gora egin nuen, seguraski larregiko berorik egiten ez zuelako. 2 ibilbideen artean "bazkaria" zegoen, otarteko bat, ez zeukan hemengoen antzik! Antolakuntzak ostiralekoa ikusi ostean ur gehiago eta izotzarekin jarri zuen. Arratsaldeko ibilbidea hasteko denbora asko itxaron behar zenez, herrira itzuli ginen, eta ganoraz bazkaldu genuen.

Igande goizean 4. eta azken ibilbidea, guri horia, gezien bila joateko guztietan gogorrena, zituen maldengatik. Hau bukatzean taldekako lehia jokatu zen, Euskadi 5. sailkatu zen 9 taldetatik, ez dago batere gaizki jentearen nibela ikusita. Indibidualki arku mekanikoan Jaimek lortutako 4. postua aipatu behar.

Hemen sailkapenak eta Katsuren argazkiak.

Nere lehenenengo esperientzia izan da horrelako lehiaketa baten, eta gustura geratu naiz, nahiz eta puntu aldetik eskas ibili.

No comments: