Larunbatean jokatu zen Azeri taldearen zelaian aurtengo denboraldiko aire zabaleko azken jardunaldia, Udazken Saria. FITA 900 motako lehiaketa izan zen, eta bertan gure taldeko 4 kide izan genituen, Iñaki Odriozola, Martin Letamendi eta Ander Letamendi arku biluzian, eta Gorka Martinez arku tradizionalean. Lan polita eginda itzuli ziren etxera, Gorkak irabazi egin baitzuen eta Martin berriz hirugarren sailkatu baitzen. Zorionak!!
Sailkapenak ikusteko.
Orain aretoko denboraldia hasiko da, nahiz eta basoko ibilbideak ez duen etenik!
No comments:
Post a Comment