Gaur jokatu da denboraldi honetako basoko ligako 3. jardunaldia Gaintzan. Gauean ordua aldatu da, baina uste dut horrek ez diola inori eragin. Gure taldetik Koldo, Lander, Iñaki, Jose Luis, Rafa, Oihana eta idazten ari den hau joan gara.
Eguraldi oso ona eduki dugu, gainera patruila ere bikaina egokitu zait, Rafa, Mauri eta Jesusekin, giro aparta gure artean ere. Ibilbidea desberdina izan da ohituta gaudenekin konparatuz gero. Ziklogenesiak izango zuen bere eragina.
Ez zegoen tiro luze larregi, baina bai agian postura egokia hartu beharreko hainbat tiro, blindaren atzean zegoen azkonarra kasu, edo berandutxuago aurkitu dugun kokodriloa bestela.
Amaitu dugunean eguzki epeletan gustura egon gara, beti ere ezagunekin hitz eginaz. Hurrengo hitzordua Larrabean izango dugu apirilaren 18an.
No comments:
Post a Comment