Patruilan Iñaki, Rafa eta hirurok batera joan gara, ta gu kontrolatzen Francisco gasteiztarra. Giro ona eduki dugu gure artean, baina ez dugu gure mailarik onena eman, Rafak ezik. Iñakik esaten zuen bezala, ahazteko moduko tiraldia!! Bestela begira nola sartu ditudan bi geziak kokodriloaren ondoko zuhaitz batean...

Arku librean Koldok irabazi egin du, eta longbowan berriz Jose Luis 3. sailkatu da.


Hemendik zorionak txapeldunei, ta noski Kiowako jende guztiari, gauzak oso ondo egiten dituzte, gaur adibidez salda beroa eskeini digute ibilbidearen erdian, asko eskertzen dira horrelako detaileak!
No comments:
Post a Comment