Wednesday, June 21, 2023

2023-06-18: Basoko Arkutiraketako Euskadiko Txapelketa

Pasa den igandean ospatu zen Zozopase inguruan aurtengo Euskadiko Txapelketa, aldi berean Gipuzkoako Open Ligako 2. jardunaldia izan dena. Araba, Bizkai eta Gipuzkoaz gain Burgostik eta Cantabriatik ere etorri ziren parte hartu zuten 61 arkulariak. Bezperan eta egunean bertan arratsaldean bota zituen ekaitzetatik libratzeko zortea eduki genuen.

Hemen daude egun horretako emaitzak.

Eta hemen berriz argazki galeria.

Irailaren 11 antolatuko dugu hurrengoa, aurtengoa San Migel Sariaren 15. ekitaldia izango da, ohi bezala Gipuzkoako Open Ligarako puntuagarria izango den jardunaldia.

Mila esker parte hartzaile guztiei, Pedrori eta Mikeli eta hornitzaileei.

Gozatu udaz eta irailerarte!



Sunday, September 12, 2021

XIII. San Migel Saria - Gipuzkoako Ligako 2. jardunaldia

Gaur jokatu da Zozopase inguruan Basoko Arkutiraketako XIII. San Migel Saria, aldi berean aurtengo Gipuzkoako Ligarako jardunaldi puntuagarria izan dena. Euskal Herriko arkulariez gain Burgos, Soria eta Galiziako arkularien presentzia izan dugu, guztira 57 partehartzaile bildu gara, hauetatik 7 gure taldekoak.

Pagadian primerako giroaz gozatu ahal izan dugu. Ezin aipatu gabe utzi Imanol Galdosen 2. postua arku biluzian, eta Martin Letamendiren eta Koldo Elorzaren 3. postuak arku biluzian eta konposatuan hurrenez hurren.

Sakatu hemen sailkapenak ikusteko.

Argazkiak hemen.

Partehartzaile guztiei eskertzeko aprobetxatzen ditugu lerro hauek. Gure ohiturari jarraituz, hurrena datorren udaberrian egingo dugu.



Sunday, May 30, 2021

2021-05-30 Gipuzkoako 3D ligako 1. jardunaldia

 Gaur jokatu da Aizkorri-Aratz parke naturalaren barruan, Zozopase inguruan, aurtengo Gipuzkoako 3D liga irekiko 1. jardunaldia. Eguraldi zoragarriaz gozatzeko aukera eduki dugu.

Gure taldekideen artean ezin aipatu gabe utzi Koldo Elorzaren eta Imanol Galdosen hirugarren postuak arku konposatuan eta arku biluzian hurrenez hurren.

Sailkapenak ikusteko.

Argazkiak ikusteko. (Gabriel Lopezek, Juanjo Ruedak eta Javi Varonak ere bidali dizkigute argazkiak. Eskerrak bidaltzen dizkiegu hemendik)


Hurrengorarte!!



Sunday, April 25, 2021

Gipuzkoako Ligako 1. jardunaldia - Udaberriko tirada

 Maiatzaren 30ean, egungo egoerak baimentzen badu, udaberri aldean antolatu ohi dugun basoko 3D arkutiraketako jardunaldia antolatuko dugu Zozopase inguruan. Gipuzkoako 3D Ligako 1. jardunaldia izango da aldi berean, eta izenemateak Gipuzkoako Arkutiraketa Federazioan egin daitezke

 Egungo egoerak eskatzen dituen osasun eta segurtasun neurri guztiak aplikatuko ditugu bertan, parte hartzaile bakoitzak emailez jasoko du egun horretarako osasun protokoloa.

Basoan elkar ikusiko dugulakoan!

Tuesday, September 22, 2020

XII. San Migel Saria

Hil honen 13an jokatu zen aurtengo Basoko Arkutiraketako San Migel Saria, 12. ekitaldia izan dena. COVID19ak baldintzatutako urte honetan, osasunarentzako segurtasun protokoloak zorrotz beteta.

Euskal arkulariez gain, Kantabriatik eta Burgostik ere etorri ziren Zozopase aldera, guztira 46k eman zuten izena. Udako eguraldiaz gozatu ahal izan genuen bertan.

Gure taldetik 6k hartu zuten parte, eta aipatzekoa Imanol Galdosen 3. postua arku biluzian. 



Hemen daude sailkapenak.

Argazkiak ikusteko.

Monday, September 09, 2019

XI. San Migel Sariko emaitzak

Atzo jokatu zen XI. San Migel Saria, bertan Euskal Herriko, Kantabriako eta Aragoiko 45 arkulari elkartu ziren lanbropean.

Gure taldekideen artean hiruk lortu zuten podiumera igotzea, Imanol Galdos eta Martin Letamendi bigarren eta hirugarren hurrenez hurren arku biluzian, eta Koldo Elorza bigarren arku konposatuan.

Emaitzak ikusteko.

Hemendik eskerrak partehartzaile guztiei. Hurrengorarte!

Longbow, 1. Abraham Fernandez (DIARCO), 2. Jorge Carrasco (AAKT), 3. Arkaitz Vilariño (DIARCO)

Arku Instintiboa, 1. Ruben Zatorre (TUDELA), 2. Javier Varona (ZARTA), 3. Ion Rodriguez (AURRERA)

Arku Biluzia, 1. Gabriel López (SUANCES), 2. Imanol Galdos (TXANTXIKU), 3. Martin Letamendi (TXANTXIKU)

Arku Instintiboa, 1. Ana Cerro (ORDIZIA), 2. Aia Palacio (TRASTOLILLU), 3. Begoña López (RIBERA)
Arku Konposatua, 1. Ivan Ladrón (ORDIZIA), 2. Koldo Elorza (TXANTXIKU), 3. Eduardo Gasca (TUDELA)

Txikienak

Tuesday, July 30, 2019

XI. San Migel Saria - Gipuzkoako Ligako 3. jardunaldia

Irailaren 8an ospatuko da aurtengo basoko arkutiraketako San Migel Saria, 11. ekitaldia eta aldi berean Gipuzkoako ligako 3. jardunaldia izango dena.

Hemen daukazue konbokatoria.

Ondo pasa oporretan eta irailean elkar ikusiko dugulakoan!