Tuesday, May 25, 2010

Euskal Ligako 5. jardunaldia Oñatin

Igandean jokatu zen Zozopase inguruan guk antolatuta, aurtengo ligako 5. eta azken jardunaldia. Eguraldia bikain portatu zen, baita bertaratu ziren arkulariak ere, ia 75.

Zorionak hemendik Jose Luis eta Koldo taldekideei, 3. geratu baitira biak ala biak, arku zuzenean lehenengoa eta arku librean bigarrena.

Ezin eskerrak eman gabe utzi igandean lagundu ziguten guztiei, etxekoak, lagunak, zuen laguntza gabe ezinezkoa litzateke halakorik egitea.

Sailkapenak ikusteko.

Goiena.net eko albistea.

Monday, May 17, 2010

Kiowa Saria

Atzo jokatu zen Larrabean Kiowa saria, formatu berriarekin, 15 dianako 2 ibilbide, 2en artean atsedenaldi batekin. Gure taldetik Rafa, Jose Luis eta hirurok joan ginen, aspaldiko parteko kopuru baxuena.

Eguraldi eskasa eduki genuen, euriak ez zigun atseden askorik eman, nahiz eta bigarren zatirako geratu zen. Lokatzara ugariren aurka borrokatzea egokitu zitzaigun guztioi, nahiko lan zutik egoten, zer esanik ez garbi mantentzea nahi izanez gero, ia ezinezkoa.

Gustatu zitzaigun formatu berria, gehiago nekatzen dela ematen du, agian horretan lokatzak ere edukiko du bere zeresana.

Beti bezala Kiowakoak lanean fin, bi ibilbide eder jarri baitzituzten. Zorionak hemendik!

Gipuzkoako Arku-Ehizako ibilbideen Txapelketa

Hilaren 9an jokatu zen Gaintzan Gipuzkoako Arku-Ehizako ibilbideen Txapelketa. Ez da guk normalean egiten ditugun ibilbideen berdina, nahiz eta oso antzekoak izan. Bertan parte hartzeko ehiza lizentzia eduki behar da. Gure taldetik Rafa eta Koldo joan ziren, eta emaitza onekin itzuli ere, Rafa txapeldun biribilduan, eta Koldo azpitxapeldun poleadunetan. Zorionak biei!

Saturday, May 01, 2010

Basoko Euskal Ligako 5. jardunaldia Oñatin

Maiatzaren 23an 2009-10 Basoko Euskal Ligako 5. eta azken jardunaldia antolatzeko arduradunak gara.

Izenemate orria ikusteko.


Izena eman dutenen behin-behineko zerrenda ikusteko.

Zain izango gaituzue!

Aire Zabaleko Euskal Liga

Pasa den igandean hasi zen Aire Zabaleko Euskal Liga Gasteizen. Oñatitik Iñaki, Mikel (Ordiziako kamisetarekin) eta hirurok joan ginen. Gainera eguraldi bikaina lagun izan genuen, hori bai, haizetsua, galdetu bestela geziei!!

Goiz partean Euskal Ligarako puntuagarria zen saioa jokatu genuen, eta bazkalostean berriz San Prudentzio Saria, hori bai, igartzen zen jende gutxi ari zela lanean, atzerapen dezente izan baikenuen.

Esan behar sariekin itzuli ginela Gasteiztik, Iñaki 2. eta Mikel 3. geratu baitziren arku biluzian.