Monday, July 26, 2010

Julian Martin Saria eta Ordiziako Nazioarteko 1. Saria

Uda aurrera doa, baina basoko tiraldiek atseden hartu aurretik bi Sari jokatu dira azkenengo asteburuetan.

Aurrekoan, 17-18, Salamancako Guijuelo herrian 7. Julian Martin Saria jokatu zen, bertan izan genituen Iñaki, Koldo eta Oihana.

Asteburu honetan berriz, larunbatean, Ordiziako Nazioarteko 1. Saria jokatu zen, bertan izan ziren Iñaki, Jose Luis, Lander eta Rafa, emaitza onekin gainera, Iñaki 2. sailkatu baitzen Arku Klasikoan, eta Lander 3. kadetetan. Zorionak hemendik!! Sailkapenak.

Jesús Marlascak bidalitako argazkiak.

Abuztuan geldialdia dator, pilak kargatzeko ondo etorriko zaiguna guztioi.

Monday, July 12, 2010

2010eko Euskadiko Basoko Arkutiraketa Txapelketa

Atzo jokatu zen Amurrion aurtengo basoko txapelketa, gure taldetik Koldo, Rafa, Iñaki, Jose Luis eta bostok joan ginen, eta Mikel eta Iñakiren anaia ere gurekin etorri ziren.

Amurriora bidean lanbroa aurkitu genuen, ematen zuen euria egingo zuela, baina azkenean hezetasun handia izan genuen, euririk egin ez arren. Ibilbidea ez zitzaidan oso zaila iruditu, nahiz eta gauzak ondo ez irten. Patruilan giro ona eduki genuen Karlos, Jorge, Julio eta Txusekin, gainera Julioren emaztea eta Jorgeren emaztea eta alaba laguntzaile izan genituen ibilbidean zehar. Lekua polita da, eta tiro asko oso ederrak ziren, guztiek zuten zailtasun puntu bat, eta horrek hobea egiten du ibilbidea.

Gure taldekook ez genuen saririk lortu, baina gurekin etorri zen Mikelek 3. postua lortu zuen arku librean.

Zorionak hemendik txapeldunei eta nola ez, antolakuntzari, egindako lanagatik!

Hemen sailkapenak.