Friday, September 05, 2014

2014ko Basoko Arkutiraketako Gipuzkoako Txapelketa - VI. San Migel Saria

Irailaren 21ean Zozopase inguruan, Arantzazun, VI. San Migel Saria jokatuko da, aurtengoan Gipuzkoako Txapelketa ere izango dena. Izenemate epea zabalik dago irailaren 16rarte, hau Gipuzkoako Federazioaren bitartez egin behar da.

Informazio gehiago:

VI. San Migel Saria

Gipuzkoako Txapelketa

Basoan elkar ikusiko dugu!

Monday, June 23, 2014

Stop San Filippo - 3D

Atzo Tolosan jardunaldi berezi bat jokatu zen, betiko basoetatik hirira jeitsi, eta Ibarra eta Tolosa artean dagoen Zumardihandi parkean Stop San Filippo ekimeneren alde dirua batzeko elkartu ginen hainbat arkulari, tartean gure taldeko sei. Gainera seitik lauk podiumeko postua lortu zuten. Baina garrantzitsuena gaitz arraro hau ikertzeko dirua batzea zen.

Hemendik eskerrak ekimen hau antolatu zuen Ordizia taldeari, eta batez ere Sesma eta Mariri eta beraien inguruan gelditu gabe ari ziren guztiei!

Hemen Gaizkak ateratako argazki batzuk.

Thursday, March 27, 2014

3. jardunaldiko emaitzak

Udaberrian gauden arren negu giroa izan genuen nagusi, guztia elurrarekin zurituta, polita aurkitu genuen basoa, baina aldi berean hotza!

Hemen dituzue igandean jokatutako jardunaldiaren emaitzak.

Eta Jesús Marlascak ateratako argazkiak. Milesker Jesús.

Friday, February 21, 2014

Monday, January 20, 2014

San Sebastian Saria - 2014ko Euskal Ligako 1. jardunaldia

Atzo jokatu zen Gaintzan aurtengo basoko arkutiraketako euskal ligako 1. jardunaldia, aldi berean San Sebastian saria izan zena. Gure taldetik Oihana, Iñaki, Koldo eta laurok joan ginen. Eguraldi frexkoa izan genuen, eta zortez aterri. Ibilbidea ohikoa izaten denarekin alderatuz desberdina zen, denetariko tiroak aurkitu genituen.

Lan polita egin zuen gure taldekide Iñakik, arku biluzian garaile suertatu baitzen, Zorionak!!

Zorionak aldi berean antolakuntzari egindako lanagatik.

Hurrengo igandean aretoko Euskadiko txapelketa Amurrion, han izango gara!