Friday, November 22, 2013

Gipuzkoako Basoko Arkutiraketa Txapelketa

Pasa den igandean jokatu zen Gaintzan aurtengo Gipuzkoako Basoko Arkutiraketa Txapelketa. Aspaldiko partez euripean aritu ginen, ia geratu ere ez zuen egin goiz osoan. Gure taldetik Koldo, Iñaki, Martin, Ander, Jose Luis eta 6rok joan ginen, Mikel berriz ikustera.

Aipatzekoak Jose Luisen 3. postua arku zuzenean eta Koldoren 2.a arku librean.

Argazkiak ikusteko.

Sailkapenak ikusteko.

Hurrengorarte!

Monday, October 14, 2013

Udazken saria Hondarribian

Larunbatean jokatu zen Azeri taldearen zelaian aurtengo denboraldiko aire zabaleko azken jardunaldia, Udazken Saria. FITA 900 motako lehiaketa izan zen, eta bertan gure taldeko 4 kide izan genituen, Iñaki Odriozola, Martin Letamendi eta Ander Letamendi arku biluzian, eta Gorka Martinez arku tradizionalean. Lan polita eginda itzuli ziren etxera, Gorkak irabazi egin baitzuen eta Martin berriz hirugarren sailkatu baitzen. Zorionak!!

Sailkapenak ikusteko.

Orain aretoko denboraldia hasiko da, nahiz eta basoko ibilbideak ez duen etenik!

Tuesday, September 24, 2013

Euskadiko Basoko Arkutiraketa Txapelketako emaitzak

Igandean lan ona egin zuten gure taldekide batzuek Euskadiko basoko arkutiraketa txapelketan, 5. San Migel saria ere bazena. Kepa Urzelai 2. eta Iñaki Odriozola 3. sailkatu ziren arku biluzian, eta Koldo Elorza berriz 3. arku librean.

Eguraldi bikainak bertaratu ginen 53 arkularioi egun bikain bat pasatzeko erraztasunak eman zituen, ingurune paregabea ere ahaztu gabe. Txapelketa hau ezin izango zen aurrera atera bidegurutzeetan, aparkalekuan, eta otartekoekin lanean aritu zirenen laguntzarik gabe, hemendik eskerrik beroena!

Hemen daude sailkapenak.

Hemen daude argazkiak, batzuk Jesús Marlascak ateratakoak dira. Milesker Jesús.

Zorionak txapeldunei eta eskerrak etorri zineten guztiei, arkularirik gabe ezingo baitzen halakorik egin!

Hurrengorarte

Sunday, September 01, 2013

Wednesday, August 28, 2013

2013ko Euskadiko Basoko Arkutiraketa Txapelketa - 5. San Migel Saria

Irailaren 22an aurtengo Euskadiko Basoko Arkutiraketa Txapelketa antolatzeko ardura daukagu, aldi berean 5. San Migel Saria izango dena.

Hemen daukazue egun horretarako konbokatoria.

Azkenengo aldietan antolatu dugun ingurune berdinean izango da, Aizkorri-Aratz natur-parkearen barnean, Arantzazun dagoen Zozopase ingurunean.

Zuen zain egongo gara.

Wednesday, February 20, 2013

Basoko euskal liga - 2. jardunaldia

Igande honetan jokatuko da basoko euskal ligako 2. jardunaldia Oñatin.

Hemen patruila zerrenda.