Tuesday, September 24, 2013

Euskadiko Basoko Arkutiraketa Txapelketako emaitzak

Igandean lan ona egin zuten gure taldekide batzuek Euskadiko basoko arkutiraketa txapelketan, 5. San Migel saria ere bazena. Kepa Urzelai 2. eta Iñaki Odriozola 3. sailkatu ziren arku biluzian, eta Koldo Elorza berriz 3. arku librean.

Eguraldi bikainak bertaratu ginen 53 arkularioi egun bikain bat pasatzeko erraztasunak eman zituen, ingurune paregabea ere ahaztu gabe. Txapelketa hau ezin izango zen aurrera atera bidegurutzeetan, aparkalekuan, eta otartekoekin lanean aritu zirenen laguntzarik gabe, hemendik eskerrik beroena!

Hemen daude sailkapenak.

Hemen daude argazkiak, batzuk Jesús Marlascak ateratakoak dira. Milesker Jesús.

Zorionak txapeldunei eta eskerrak etorri zineten guztiei, arkularirik gabe ezingo baitzen halakorik egin!

Hurrengorarte

No comments: