Monday, September 09, 2019

XI. San Migel Sariko emaitzak

Atzo jokatu zen XI. San Migel Saria, bertan Euskal Herriko, Kantabriako eta Aragoiko 45 arkulari elkartu ziren lanbropean.

Gure taldekideen artean hiruk lortu zuten podiumera igotzea, Imanol Galdos eta Martin Letamendi bigarren eta hirugarren hurrenez hurren arku biluzian, eta Koldo Elorza bigarren arku konposatuan.

Emaitzak ikusteko.

Hemendik eskerrak partehartzaile guztiei. Hurrengorarte!

Longbow, 1. Abraham Fernandez (DIARCO), 2. Jorge Carrasco (AAKT), 3. Arkaitz Vilariño (DIARCO)

Arku Instintiboa, 1. Ruben Zatorre (TUDELA), 2. Javier Varona (ZARTA), 3. Ion Rodriguez (AURRERA)

Arku Biluzia, 1. Gabriel López (SUANCES), 2. Imanol Galdos (TXANTXIKU), 3. Martin Letamendi (TXANTXIKU)

Arku Instintiboa, 1. Ana Cerro (ORDIZIA), 2. Aia Palacio (TRASTOLILLU), 3. Begoña López (RIBERA)
Arku Konposatua, 1. Ivan Ladrón (ORDIZIA), 2. Koldo Elorza (TXANTXIKU), 3. Eduardo Gasca (TUDELA)

Txikienak

Tuesday, July 30, 2019

XI. San Migel Saria - Gipuzkoako Ligako 3. jardunaldia

Irailaren 8an ospatuko da aurtengo basoko arkutiraketako San Migel Saria, 11. ekitaldia eta aldi berean Gipuzkoako ligako 3. jardunaldia izango dena.

Hemen daukazue konbokatoria.

Ondo pasa oporretan eta irailean elkar ikusiko dugulakoan!

Tuesday, July 02, 2019

Ekaina, emaitza onak ekarri dituen hilabetea

Pasa den ekaina oso emankorra izan da gure taldekideen emaitzei dagokionez. Kronologikoki jarriko ditugu hauek.

Ekainaren 2an Gipuzkoako Ehiza Federakuntzak antolatuta, Gipuzkoako Ehiza txapelketa jokatu zen, arkuarekin bikoteka Joxeba Gesalaga eta Rafael Ugarte, eta banaka Rafael Ugarte txapeldun izan ziren.




Basoko 3D Arkutiraketako Euskadiko Txapelketa jokatu zen Amurrion, bertako AAKT taldeak eta Gasteizko Aurrerak antolatuta, bertan Imanol Galdos izan zen txapelduna arku biluzian.



Euskal Ligako sariak ere bertan banatu ziren, Imanol Galdosek lehen postua errepikatu zuen arku biluzian, eta Mikel Guisado berriz arku konposatuan bigarren sailkatu da.


Hilabetea bukatzeko, Amurrion baita, "Estiren gezia" tirada soziala egin zen 30ean, bertan Iñaki Odriozola hirugarren sailkatu zen arku biluzian.






Monday, May 27, 2019

Euskal Ligako 4. jardunaldia - Gipuzkoako Ligako 2.a

Atzo izan zen aurtengo Basoko Arkutiraketako Euskal Ligako 4. eta azken jardunaldia, aldi berean Gipuzkoako Ligako 2.a izan zena. Euskal Herritik eta Cantabriatik etorritako 44 arkularik parte hartu zuten bertan, tartean gure taldeko 7k.

Lanbropean joan zen eguna, baina hotzik gabe.

Emaitzak ikusteko.

Argazkiak ikusteko.



Mila esker bertaratu zineten guztioi eta hurrengorarte!

Monday, May 13, 2019

Eskola Kirol jardunaldia

Pasa den larunbat honetan Oñatiko Eskola Kirolaren bitartez, goiz pasa ederra egin genuen Soraluzeko Golf zelaiaren inguruan. 5. eta 6. mailako ikasleak etorri ziren, alde batetik Golfa eta bestetik Arkutiraketa probatzeko gogoz.

Gustora pasa genuen guztiok, hemen bertako argazkiak.