Tuesday, July 02, 2019

Ekaina, emaitza onak ekarri dituen hilabetea

Pasa den ekaina oso emankorra izan da gure taldekideen emaitzei dagokionez. Kronologikoki jarriko ditugu hauek.

Ekainaren 2an Gipuzkoako Ehiza Federakuntzak antolatuta, Gipuzkoako Ehiza txapelketa jokatu zen, arkuarekin bikoteka Joxeba Gesalaga eta Rafael Ugarte, eta banaka Rafael Ugarte txapeldun izan ziren.




Basoko 3D Arkutiraketako Euskadiko Txapelketa jokatu zen Amurrion, bertako AAKT taldeak eta Gasteizko Aurrerak antolatuta, bertan Imanol Galdos izan zen txapelduna arku biluzian.



Euskal Ligako sariak ere bertan banatu ziren, Imanol Galdosek lehen postua errepikatu zuen arku biluzian, eta Mikel Guisado berriz arku konposatuan bigarren sailkatu da.


Hilabetea bukatzeko, Amurrion baita, "Estiren gezia" tirada soziala egin zen 30ean, bertan Iñaki Odriozola hirugarren sailkatu zen arku biluzian.






No comments: