Tuesday, September 20, 2011

3. Basoko Arkutiroketako San Migel Saria - SAILKAPENAK

Igandean ospatu zen txapelketako sailkapenak ikusteko, egin klik ondorengo loturan.

Sailkapenak.

Thursday, September 15, 2011

Monday, August 22, 2011

3. Basoko Arkutiroketako San Migel Saria

Datorren hilaren 18an Arantzazun 3. San Migel Saria antolatuko dugu. Guztiok zaudete gonbidatuta.

Konbokatoria ikusteko.

Monday, July 04, 2011

Euskadiko Basoko Arkutiroketa Txapelketa - Sailkapenak

Atzo jokatu zen aurtengo Euskadiko Basoko Arkutiroketa txapelketa.

Hemen daukazue goiena.net-en azaldutako berria.

Hemen sailkapenak.

Laister izango ditugu argazkiak.

Mila esker lanean lagundutako guztiei, zuek gabe ezingo zen tiraldirik egin, eta nola ez, mila esker bertaratutako arkulari guztiei!! Zorionak txapeldunei!

Thursday, June 30, 2011

Euskadiko Basoko Arkutiroketa Txapelketa Arantzazun

Igande honetan Arantzazun ospatuko da aurtengo Euskadiko Basoko Arkutiroketa Txapelketa, eta oraingoan guri egokitu zaigu antolakuntza lanak egitea. Gipuzkoako eta Euskadiko Arkutiroketa federakuntzen laguntza izango dugu. 72 partehartzaile egongo gara bertan, hemen dago patruilen zerrenda.

Badirudi eguraldi ona egingo duela, dena den hemen iragarpena.

Iganderarte!

Monday, June 13, 2011

Euskadiko arku tradizional eta biluziko 2. txapelketa

Larunbatean jokatu zen Hondarribian aurtengo Euskadiko arku tradizional eta biluziko aire libreko txapelketa. Partehartzea iazkoa baino baxuagoa izan zen. Gure taldetik Iñaki, Xanti eta hirurok parte hartu genuen. Aipatzekoa Xantiren 4. postua arku biluzian. Zorionak Xanti!

Larrabea

Larrabean jokatu dira basoko azken tiraldiak, Kiowa saria alde batetik eta Euskal ligako 5. eta azken jardunaldia. Gure taldetik 2 egunetan partaidetza eduki dugu. Ezin aipatu gabe utzi Koldok lortutako 3. postua ligako azken sailkapenean.

Monday, April 04, 2011

Basoko Euskal Liga - 4. jardunaldia Gaintzan

Atzo jokatu zen Gaintzan denboraldi honetako basoko euskal ligako 4. jardunaldia. Gure taldetik Koldo, Oihana, Iñaki, Jon, Rafa eta seirok egon ginen bertan.

Euriak eta lokatzak erabat baldintzatutako jardunaldia izan zen, hainbat puntutan irristakorra eta arriskutsu xamar zegoen, baina patruilatan egoten den giro paregabeak goiz ona izaten laguntzen du, eta atzo ere horrela izan zen.

Emaitzak ikusteko.

Monday, March 21, 2011

Basoko Euskal Liga - 3. jardunaldia Arantzazun

Atzo izan zen ligako 3. jardunaldia Arantzazun. Eguraldiak lagundu zigun behintzat! hemen daude Gurutzek ateratako argazkiak

Eta hemen emaitzak

Hemendik mila esker jardunaldi hau posible egiteko lagundu diguten lagun, sendiko eta guztiei!

Hurrengorarte!

Sunday, February 27, 2011

Basoko Euskal Liga - 2. jardunaldia

Gaur jokatu da 2010-2011 denboraldiko basoko ligako 2. jardunaldia Gaintzan. Gure taldetik Koldo, Rafa, Iñaki eta laurok joan gara, eta Maider ikusle bezala. Jose Luis ere etortzekoa zen, baina lesioak utzi ez, zaindu ondo, ez zara mutiko bat eta!

Bidean euria tarteka, iritsitakoan ere antzera, dena den pentsatzen genuena baino gutxiago busti gara, hori bai, Patxiren lursailetako lokatza pila bat gure erropetan ekarri dugu. Gaurkoan baserriaren gainean dagoen basoan aritu gara, normalean liga nazionalerako erabiltzen dutena, urrutiago dagoen arren aukera gehiago ematen dituela ematen du, eta ez da beste aldea bezain itxia, aukera edukita merezi du noizean behin aldaketak egitea.

Azkenaldian hainbeste ikusi ditugun Burgos, Cantabria, Nafarroa eta Errioxako arkulariak ez dira egon, baina bai ordea iparraldeko arkulari batzuk, garbi dago honek ez daukala mugarik, batzuen ustez nazioarteko lehia, beste batzuentzako Euskal Herrikoa, ea hurrengoetan ere errepikatzen den!

Emaitzak ikusteko

Pedrok ateratako argazkiak

Euskadiko eta Espainiako Tradizionaleko aretoko txapelketak

Pasa diren bi asteburuetan Euskadiko eta Espainiako arku tradizionaleko aretoko txapelketak jokatu dira Gasteizen. Otsailaren 13an Euskadikoa izan zen, bertan egon ginen Oihana, Iñaki, Lander, Xanti eta bostok botatzen, eta Koldo epaile lanetan. Guztira 30 arkulari inguru. Saririk jaso ez arren, goiz on bat pasatu genuen, antolakuntza ere ona izan zen, iritsi orduko gosaria, gero otartekoa atsedenaldian.

19-20 asteburuan berriz Espainiako txapelketaren txanda izan zen, gure taldetik ni bakarrik aritu nintzen, larunbatean "kortea" pasatu ez eta igandean jai. Hemen ere ezin utzi aipatu gabe antolakuntzaren lana, primerakoa.

Zorionak hemendik txapeldunei!

Sunday, February 06, 2011

Gasteiz Saria

Gaur jokatu da Larrabean Gasteiz saria, Kiowak antolatuta. Gure taldetik Jose Luis, Iñaki, Koldo, Rafa (eta Enaitz ikustera), Jon (estreinaldia) eta zazpirok joan gara. Hotz haundia egiten zuen goizean, behelainorik ez zegoen behintzat, eta denborarekin goiza berotzen joan da. Aspaldiko jendetzarik handiena bildu gara Larrabean, 96k eman genuen izena! Betiko jendeaz gain, batzuk berriak, eta beste batzuk aspaldian ikusi gabeak. Larrabean izan zen azken txapelketan egon zen giroarekin ez zeukan zerikusirik gaurkuak, aurrekoan hezurretaraino busti baginen, gaur izugarrizko giro aparta egin baitu.

Ibilbidea luzea, hainbeste jende sartzeko beharrezkoa, eta aldi berean polita, oso polita. Patruilan ezohikoa den arren, 6ko taldea, eta giro oso ona gure artean. Tiro batzuk luzeak, beste batzuetan postura egokia hartzeko komeriak, eta gainera inoiz pasatu gabeko inguruetatik ibili gara, Larrabeak dituen hainbat aukera desberdinak begibistan jarriz.

Aipatu behar Koldoren 3. postua arku librean.

Zorionak hemendik txapeldunei, ta MILA ESKER KIOWA TALDEARI, muntatu duten ibilaldiak asko gozarazi baitigu!

Pedrok ateratako argazkiak ikusteko

Wednesday, January 19, 2011

San Sebastian Saria

Igandean jokatu zen Gaintzan aurtengo San Sebastian saria. Gure taldetik Jose Luis, Iñaki, Rafa eta lauok joan ginen bertara, eta irten zuen eguraldiagatik bakarrik merezi izan zigun.

Geure artean ere giro bikaina izan genuen, gero eta ohituago gaude betiko jendeaz gain ingurukoak ikusten, errioxarrak, gaztelarrak, kantabriarrak, eta azken aldian hemendik ikusi gabe genituen naparrak ere bai.

Amaieran noski otartekoa, behingoan puntuei begiratuta behintzat irabazitakoa. Hemendik zorionak irabazi zutenei, eta antolatzaileei egindako lan guztiagatik.

Hurrengo hitzordua Larrabean izango da otsailaren 6an.