Tuesday, December 18, 2018

Gipuzkoako Aretoko XXVIII. Txapelketa

Igandean jokatu zen Elgoibarren aurtengo Gipuzkoako Aretoko Txapelketa, bertan gure taldeko 3 ordezkari egon ziren, Imanol Galdos, Iñaki Odriozola eta Mikel Guisado, hirurak arku biluziarekin.

Emaitza onekin itzuli ziren etxera, izan ere Imanol Galdos Gipuzkoako Txapelduna da, eta Mikel Guisado hirugarrena. Zorionak!!


Emaitza guztiak ikusteko.

Monday, November 19, 2018

3Dko 2018ko Gipuzkoako XX. Txapelketa

Atzo, azaroak 18, aurtengo Basoko arkutiraketako Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Gaintzan. Aldi berean aurtengo Gipuzkoako Open ligako azken jardunaldia izan zen, eta duela gutxi gure artetik joan zen Ordizia taldeko Irune Lacalle aretxabaletarraren 1. oroigarria.

Aspaldiko partez 75 arkularik parte hartu genuen, kopuru polita, gure taldetik 4. Hasierako agurra euriak egin zigun, minutu bateko isilunea egin genuen lehiaketa hasi aurretik.

Euriak ordea ez zuen asko iraun, eta udazkeneko goiz fresko batez gozatzeko aukera eduki genuen guztiok.

Arku biluzian emaitza onak lortu zituzten gure 2 taldekidek, Gipuzkoako txapeldun berria bait da Imanol Galdos, eta 3.a Iñaki Odriozola, gainera Iñaki ligako azken sailkapenean ere 3. geratu da. Zorionak bikote!

Hemendik aprobetxatu nahi dugu Ordiziako taldea zoriontzeko!

Emaitzak ikusteko.



Wednesday, September 19, 2018

10 San Migel Sariaren emaitzak

41 partehartzaile bildu ginen igandean Basoko 3D Arkutiraketako X. San Migel Sarian, era berean Gipuzkoako Open Ligarako 3. jardunaldia zena. Euskal Herriko arkulariez gain, Cantabria eta Burgostik ere etorri zen jendea. Gure taldetik 10 izan ginen.

Eguraldiak asko lagundu zigun, eta jendea pozik geratu zen. 4 arku mota bereizten dira, eta emakumezko gutxi zeudenez, sailkapenak absolutuak izan ziren. Hauek izan dira txapeldunak:

- Arku konposatua: Simon Marcos, Ordizia taldekoa
- Arku instintiboa: Javier Varona, Elgoibarko Zarta taldekoa
- Longbow: Pedro Antonio Martin, Burgosko Carabeo taldekoa
- Arku biluzia: Juanjo Rueda, Portugaleteko Arkunautak taldekoa. 3. postuan Imanol Galdos gure taldekidea sailkatu da.



Gipuzkoako presidente den Pedro Sanzek grabatutako bideoa:


Hemendik eskertu nahiko genituzke bertaratu ziren arkulari guztiak, Gipuzkoako Arkutiraketa Federazioa eta Mikel Genua epailea, eta nola ez tirada aurrera eramaten lagundu ziguten guztiak.


Thursday, August 02, 2018

10. San Migel Saria

Irailaren 16an jokatuko da aurtengo San Migel Saria, Gipuzkoako Open ligako 3. jardunaldia izango dena aldi berean. Aurten 10. ekitaldia izango da, lekutan geratu da 1. aldiz antolatu genuena, Usako-Belatxara inguruetan izan zen orduan, azkenaldian Zozopase inguruan, Aizkorri-Aratz natur parkearen barruan, antolatu ditugu, eta aurten ere horrela izango da.

Izena emateko eta informazio gehiago lortzeko.

Ondo pasa udako oporretan.

Basoan elkartuko gara!


Friday, July 13, 2018

Aspaldiko partez, mugimendu pixka bat eta web berria

Ia 3 urte pasa dira blogeko azkeneko sarreratik, horrek ez du esan nahi ordea Txantxiku Arkulariak taldea lozorroan egon denik. Batez ere basoko 3D arkutiraketako txapelketa eta tiraldietan parte hartzen jarraitu dugu, eta urtean tirada pare bat antolatzen ere bai, hain gustokoa dugun Zozopase inguruan, Aizkorri-Aratz natur parkearen barruan.

Taldeko web orria berritu eta helbidea aldatu dugula jakinarazteko aprobetxatzen dugu sarrera hau, ea gustokoa duzuen web-a.

Irailaren 16an Basoko Arkutiraketako 10. San Migel Saria antolatuko dugu Zozopasen, aurtengoan Gipuzkoako Open Ligarako puntuagarria izango dena. Bertan ikusiko garelakoan, gozatu udaz!