Monday, September 21, 2015

VII. San Migel Sariaren emaitzak

Atzo Basoko Arkutiraketako VII. San Migel Saria ospatu zen Oñatin, Zozopase inguruan, Arantzazun, Aizkorri-Aratz Natur Parkean. Aurrez baina, 2015eko Autonomien Arteko Ligako 5. jardunaldirako eta Gipuzkoako Open Ligako 3.erako puntuagarria izan zen beste ibilibide bat osatu genuen. Beraz 20 postuko bi ibilbidek osatu zuten  jardunaldia, uda bukaerako eguraldi zoragarriaren laguntzarekin.
70 arkulari inguruk hartu dute parte, hauetatik 12 emakumezkoak, eta 6 gaztetxok ere bai, harrobia. Hauek izan dira parte hartu duten arkularien taldeak: Arabatik, Amurrio, Aurrera eta Kiowa, Bizkaiatik Abanto Gezaleriak, Santurtzi eta Zugaztieta, Gipuzkoatik Diarco, Ordizia eta Txantxiku Arkulariak eta Nafarroatik Lakarri, Salesianos, ARco Iruña, Tudela, Arco Ribera eta Compañía de Arqueros de Olite.
Bi ligetarako puntuagarria zen ibilibdea bukatu ostean, indarrak hartzeko atseden bat eduki dugu, ezin eskertu gabe geratu SUSTRAI Fruta Dendak eskeini dizkigun frutak.
Emakumezkoetan, arku biluziko lehenengo saria Amurriora joan da, arku biribildu eta zuzenekoa berriz Nafarroara. Gizonezkoetan arku libre eta biribilduko sariak Ordiziara eta arku zuzenekoa Nafarroara joan dira, etxean geratu diren sari bakarrak arku biluzian izan direlarik, Txantxiku Arkulariak taldeko Ander Letamendi, Gaizka Otadui eta Martin Letamendik osatu baitute podiuma.

Bestalde parte hartzaile guztiak eskertzeaz gain, lanean lagundu ziguten guztiei ere gure esker ona adierazi nahi diegu lerro hauen bidez, guztion partehartzeak egiten baitu posible horrelako jardunaldi bat antolatzea.

Goienako berria.

OK Magazinea.

Argazkiak ikusteko.

Juan Jose Ruedaren argazkiak

Friday, September 18, 2015

VII. SAN MIGEL SARIA - PATRUILAK

Hemen daude iganderako patruilak.

Ligako tirada.

San Migel Saria.

Iganderako eguraldi ona aurreikusten da, ea zorte hori daukagun!

Tuesday, September 08, 2015

VII San Migel Saria

Irailaren 20rako VII. San Migel Saria antolatzeko buru-belarri ari gara Txantxiku Arkulariak taldekook. Egunean bertan aurtengo Autonomien Arteko Ligako 5. jardunaldia, eta Gipuzkoako Open Ligako 3. jardunaldia ere egingo da.

Tiradako zirkularra.

Aurten berritasun bezala bi ibilbide prestatuko ditugu. Ea ba eguraldiak laguntzen digun.

Basoan ikusiko dugu elkar!!

Izena emateko

Behin behineko zerrenda ikusteko

Oharra: Kotxean bakarrik igoten ez dugu utziko, ahalik eta jende gehienak kotxean igotzeko aukera izan dezan, gogoratu 15 kotxera mugatuta dugula