Thursday, June 30, 2011

Euskadiko Basoko Arkutiroketa Txapelketa Arantzazun

Igande honetan Arantzazun ospatuko da aurtengo Euskadiko Basoko Arkutiroketa Txapelketa, eta oraingoan guri egokitu zaigu antolakuntza lanak egitea. Gipuzkoako eta Euskadiko Arkutiroketa federakuntzen laguntza izango dugu. 72 partehartzaile egongo gara bertan, hemen dago patruilen zerrenda.

Badirudi eguraldi ona egingo duela, dena den hemen iragarpena.

Iganderarte!

Monday, June 13, 2011

Euskadiko arku tradizional eta biluziko 2. txapelketa

Larunbatean jokatu zen Hondarribian aurtengo Euskadiko arku tradizional eta biluziko aire libreko txapelketa. Partehartzea iazkoa baino baxuagoa izan zen. Gure taldetik Iñaki, Xanti eta hirurok parte hartu genuen. Aipatzekoa Xantiren 4. postua arku biluzian. Zorionak Xanti!

Larrabea

Larrabean jokatu dira basoko azken tiraldiak, Kiowa saria alde batetik eta Euskal ligako 5. eta azken jardunaldia. Gure taldetik 2 egunetan partaidetza eduki dugu. Ezin aipatu gabe utzi Koldok lortutako 3. postua ligako azken sailkapenean.