Monday, October 29, 2007

2007-08 Basoko Euskal Liga hasi da

Atzo jokatu zen Legutianon aurtengo denboraldiko basoko lehen jardunaldia, Gure taldetik bi berritasun, Joseba lehenbiziko aldiz botatzera, eta taldeko txikia, Adri, ikustera. Oraindik ezin du bota adinagatik, baina guztioi erakutsi digu entrenamentuetan arkulari on bat izan daitekela. Bi kotxetan joan ginen, Rafarekin Intz eta Adri, eta nerekin Iñaki, eta Joseba. San Prudentzion Oihana jaso eta Araba alderuntz abiatu ginen.

Behelainoa beheraino sartuta, jente ezaguna agurtu, eta guztion komentarioetan egiten zuen hotza nagusi. Kikek esan zigun behelainoa kentzeko haizegailuak laster jarriko zituztela martxan, eta egia esan nahiko azkar desagertu zen. Basur oraingoan epaile lanetan, guk behintzat ez genuen arazorik eduki material kontrolean.

Lehenbiziko aldiz, Oihana eta biok patruila berean, Adri txikiak gurekin etortzea erabaki zuen, hasieran lotsatuta, baina gero guztien lagun egin zen. Askorentzako Oihana edo nere iloba zen, guztiei azaldu behar nor zen mutikoa. Bi mutil bizkaitar, Jon eta Xabat, eta donostiar beterano bat, Matias, ziren gurekin batera. Hasierako dianara heltzea apur bat kostatu zitzaigun, izugarrizko itzulia eman baikenuen.

Ibilbidea ondo zihoan, tiro politak, "gauean eroritako arramak" piketa inguruan, zuhaitz gaineko hontza,... halako batean, basurde bati botatzera zihoala, Oihanari arkua puskatu zitzaion, golpe itzela hartu zuen bekokian, atzetik zetorren Kike ere larrituta gerturatu zitzaion. Azkenean, golpea, sustoa eta gutxienekoa, arkua puskatuta, bera ondo baitago. Orain arku hobeago baten txanda omen du Oihanak.

Gure taldekoetatik aipatu behar Iñakiren gorakada, eta Josebaren estreinuko tirada ona. Adrik ere asko disfrutatu zuen, eta ezin aipatu gabe utzi Rafa, bi gezi atera baitzituen 3 metroko alturatik bi zuhaitz desberdinetatik, bat gainera nirea zen...

Gauza bat garbi dago, disfrutatzeaz gain, puntuak igotzen joatea nahi badugu, gehiago entrenatu beharko dugula...

Monday, October 22, 2007

Arabako 3D Txapelketa

Atzo Legutianon jokatu zan Arabako 3D txapelketa. Bertan egon zan Iñakik kronika hau bidali dozt.

Arabako Basoko 3D arku-tiro txapelketaren kronika:

Goizeko 8retan urten geben Rafa, Intz, bere aita ta Miren (Intzen arreba txikia) bi kotxetan (Rafa ta ni baten eta familixia beste baten)
Nahiko goiz allau giñala esan bihar, ondiok muñeko batzuk jarteko eukain.
Betikuak agertu zian (Ordiziako pelotoia, Diarkokuak kon Sesma a la cabeza, Riojanuak eta lehen aldiz naparrak , Garridotarrak eta tradizionalian botaten dauen fenomenua). Saludau ta danak Mikeleatik galdezka, interrogante ......
Rekorridua oso polita, mendi aldera. Behaldera ezebe oinguan. Goiza oso freskua eta danak hotzaz akaboten, Diego riojanua izan ezik. Tiruak nahiko teknikuak, asko ankak aldaz beheran jarri bihar eta muñeko nahiko txikiñak edo medianuak. Distantziak ez oso luziak (luziena igual 35m). Eguzkixak be nahiko zailtzen eben tiruak, begitan jo eta ixa muñekoik ikusi ez, ni sufritten eta poleasak okerrau baina pleno itten.
Nahiko azkar akabo geben libren ibili giñanak, oinguan tradizionalak nahiko motel, ez dakit hotzak ereinda edo gogo faltiak gaizki botaten ebitzelako. Batek daki....... Egixa esan Rafa oso ondo bere arku barrixakin.
Beste alderdixan Intz hasi barrixa, nerbioso eta oso azkar botaten (48p azkenian). Pazientzia pittin bat biaku, tiempo al tiempo ?????
Ni be oso gaizki hasi nintzan baina azkenerako nere puntuazino mailan jarri nintzan (176p).
Danak bukaeran bokadillo ederra jan eta premixuen ostian danak etxera.
Hurrengo astian 28xan gehixau.

Ondo esaten dauen moduan, hurringo domekan gehixau, euskal liga hasten da!

Sunday, October 07, 2007

Erakustaldiak egin ditugu

Larunbatean Angiozarren izan ginen, 2,5D animaliak eraman genituen, baserri batetik belar fardo batzuk ekarri zizkiguten babes bezala jartzeko, eta elizpean aritu ginen. Jente pilatxoa gerturatu zen, guztiak arkua hartu eta gezi batzuk botatzeko gogoarekin. Adin guztietako jentea, gure laguntzarekin hasieran eta gero bakarrik, denak gustura, gu ere baita noski, guk zer egiten dugun jenteari erakustea polita da, askok ezagutu ere ez baitute egiten kirol hau.

Igandean berriz Oñatiko plazako frontoian genuen hitzordua, belar fardorik ez genuen lortu, beraz lokaleko 2 parapeto erabili genituen, puxika mordo bat puztu, eta hauek puskatzen aritu ginen, lehengo gu, eta gero gerturatutako jentea, batez ere haurrak, nahiz eta helduren batzuek ere bota zuten, eta gustura geratu gainera. Zer pentsatua ematen du jente askok ez zekiela herrian arkutiraketa talde bat dagoela, uste dut orain gehiagok dakitela, eta ea horrela jarraitzen duen, jentea interesatuta ikusi genuen, eta gu gertu gaude kirol dotore hau zabaltzen jarraitzeko.