Monday, October 29, 2007

2007-08 Basoko Euskal Liga hasi da

Atzo jokatu zen Legutianon aurtengo denboraldiko basoko lehen jardunaldia, Gure taldetik bi berritasun, Joseba lehenbiziko aldiz botatzera, eta taldeko txikia, Adri, ikustera. Oraindik ezin du bota adinagatik, baina guztioi erakutsi digu entrenamentuetan arkulari on bat izan daitekela. Bi kotxetan joan ginen, Rafarekin Intz eta Adri, eta nerekin Iñaki, eta Joseba. San Prudentzion Oihana jaso eta Araba alderuntz abiatu ginen.

Behelainoa beheraino sartuta, jente ezaguna agurtu, eta guztion komentarioetan egiten zuen hotza nagusi. Kikek esan zigun behelainoa kentzeko haizegailuak laster jarriko zituztela martxan, eta egia esan nahiko azkar desagertu zen. Basur oraingoan epaile lanetan, guk behintzat ez genuen arazorik eduki material kontrolean.

Lehenbiziko aldiz, Oihana eta biok patruila berean, Adri txikiak gurekin etortzea erabaki zuen, hasieran lotsatuta, baina gero guztien lagun egin zen. Askorentzako Oihana edo nere iloba zen, guztiei azaldu behar nor zen mutikoa. Bi mutil bizkaitar, Jon eta Xabat, eta donostiar beterano bat, Matias, ziren gurekin batera. Hasierako dianara heltzea apur bat kostatu zitzaigun, izugarrizko itzulia eman baikenuen.

Ibilbidea ondo zihoan, tiro politak, "gauean eroritako arramak" piketa inguruan, zuhaitz gaineko hontza,... halako batean, basurde bati botatzera zihoala, Oihanari arkua puskatu zitzaion, golpe itzela hartu zuen bekokian, atzetik zetorren Kike ere larrituta gerturatu zitzaion. Azkenean, golpea, sustoa eta gutxienekoa, arkua puskatuta, bera ondo baitago. Orain arku hobeago baten txanda omen du Oihanak.

Gure taldekoetatik aipatu behar Iñakiren gorakada, eta Josebaren estreinuko tirada ona. Adrik ere asko disfrutatu zuen, eta ezin aipatu gabe utzi Rafa, bi gezi atera baitzituen 3 metroko alturatik bi zuhaitz desberdinetatik, bat gainera nirea zen...

Gauza bat garbi dago, disfrutatzeaz gain, puntuak igotzen joatea nahi badugu, gehiago entrenatu beharko dugula...

1 comment:

Anonymous said...

Hori hori, Iñakiren gorakada.
Edozeinek ezin dau esan polesakin konpetiten dauela eta gainera batzuri errepaso txiki bat emunda.
Eskerrik asko nere klasifikaziño honagatik akordau dianai.

Ea holan jarraiketan dun.