Monday, December 17, 2012

Gipuzkoako aretoko txapelketa

Atzo jokatu zen Beasainen aurtengo Gipuzkoako aretoko txapelketa. Bertan gure taldeko Oihana, Iñaki, Xanti, Martin eta Ander izan ziren, arku instintiboan eta biluzian. Emaitza oso onekin itzuli ziren etxera, 4 domina hain zuzen ere.

Oihanak zilarrezko domina lortu zuen arku instintiboan, eta Iñakik, Xantik eta Martinek podiuma osatu zuten arku biluzian.






Friday, September 21, 2012

4. San Migel Saria - Gipuzkoako Txapelketa

Igande honetan jokatuko da basoko arkutiraketako 4. San Migel saria, aldi berean aurtengo Gipuzkoako Txapelketa ere izango dena.

Guztira 38 arkularik eman dute izena, beste batzuetan baino gutxiagok, baina eguraldia lagun goiz on bat igaroko dugulakoan gaude.

Hemen daude patruilak.


Wednesday, June 06, 2012

Arco Norte Liga Leaburun

Igande honetan baso berri bat estreinatzeko aukera izan genuen Leaburu-Txaramara hurbildu ginenok, tartean Koldo eta biok. Bertan jokatu zen aurten sortu den Arco Norte ligako 5. jardunaldia.

Bazirudien euria edukiko genuela goizean zehar, baina hasierako xirimiria horretan geratu zen, eta ez ginen asko busti, hori bai, ia oihan tropikala ematen zuen basoak horrenbeste belarrekin, eta hor hezetasuna zen nagusi.

Lan gogorra egin zuten Diarco taldekoek ibilbide hau prestatzeko, ea 2. aldirik dagoen.

Emaitzak ikusteko.

Monday, March 19, 2012

Basoko euskal ligako 3. jardunaldia - sailkapenak, argazkiak,...

Atzo ospatu zen basoko arkutiraketako 3. jardunaldia, eguraldiak lagundu zigun, amaieran kazkabar apur bat egin zuen arren, ez ginen asko busti.

Mila esker hemendik lagundu zeniguten guztioi, bidegurutzetan, montaketan, jentea atenditzen, ...

Sailkapena.

Maiderrek ateratako argazkiak.


Pedrok ateratako argazkiak.

Tuesday, March 06, 2012

Basoko euskal ligako 3. jardunaldia

Hil honen 18an aurtengo basoko euskal ligako 3. jardunaldia antolatuko dugu Oñatin, aurrekoetan bezala Arantzazuko Zozopase ingurunean.

Izena emateko epea zabalik dago, kirolprobak bidez egin behar da.

Informazio gehiagorako eta izena emateko.

Tuesday, February 07, 2012

Euskadiko Aretoko txapelketa

Larunbatean jokatu zen Euskadiko arku tradizionaleko eta arku biluziko aretoko txapelketa Donostian, Diarcoren egoitzan. Eskerrak gainera barruan zen, elurra ganoraz egin baitzuen kanpoan.

36 arkularirentzako lekua zegoen, eta bete egin zen, itxaron zerrenda bat jarri beharra edukita gainera, bat edo beste zerrenda hortatik sartu zen parte hartzera, beraz partehartzaileei dagokionez ezin kexatu.

Gure taldetik Iñaki arku biluzian eta ni arku institiboan aritu ginen, Koldo berriz epaile lanetan. Iñakik 2. postua lortu zuen. Zorionak!

Hemen daude irudiak.

Eta hemen emaitzak.