Monday, December 17, 2012

Gipuzkoako aretoko txapelketa

Atzo jokatu zen Beasainen aurtengo Gipuzkoako aretoko txapelketa. Bertan gure taldeko Oihana, Iñaki, Xanti, Martin eta Ander izan ziren, arku instintiboan eta biluzian. Emaitza oso onekin itzuli ziren etxera, 4 domina hain zuzen ere.

Oihanak zilarrezko domina lortu zuen arku instintiboan, eta Iñakik, Xantik eta Martinek podiuma osatu zuten arku biluzian.






No comments: