Sunday, April 18, 2010

Basoko Euskal Ligako 4. jardunaldia Larrabean

Gaur jokatu da Larrabean ligako 4. jardunaldia, ekitaldi jendetsua benetan, gure taldetik Jose Luis, Oihana, Koldo, Lander, Rafa eta 6rok parte hartu dugu, eta Iñaki berriz epaile bezala estreinatu da, momentuz laguntzaile moduan.

Larrabeara iristean euri tantan batzuek eman digute ongietorria, eta gu pentsatzen eguraldi ona aurkituko genuela. Egia esan nahiko ona egin digu, ibilbidean zehar euri apur bat egin digun arren.

Gaurkoan ere portatu dira Kiowako lagunak, oso ibilbide polita montatu digute eta. Gure patruilaren ustetan, puntu gehiago erraz egiteko modukoa, baina gehien egin dutenek, beti ere instintiboan, ez dituzte guk uste genituen puntuak lortu. Kiowako Txusek erakustaldi bikaina eman digu, eta gure Rafa ere maila polita erakusten. Aipatzekoa Koldok arku librean irabazi egin duela, euskal liga jokoan dutenen artean, Errioxako Davidek irabazi baitu orokorrean.

Bukatzean, betikoa, merezitako (edo ez, segun kasua...) otartekoa jan, jendearekin hitzegin, eta hurrengorako planak egiten.

Hemendik, berriz ere, eta ez gara nekatuko, ZORIONAK KIOWA!