Monday, November 08, 2010

Tiroko linea beteta

Azkenaldian jende pila bat elkartzen gara ostiralero, betikoez gain ikastaroa egiten hasi diren 7ak gehitu behar, eta batzuk ez direla argazkian agertzen...

Añadir imagen

Monday, November 01, 2010

Gipuzkoako Basoko Txapelketa

Atzo jokatu zen Gaintzan aurtengo basoko Gipuzkoako txapelketa. Gure taldetik Koldo, Oihana eta hirurok egon ginen parte hartzen, eta Iñaki berriz epaile lanetan. Jose Luis apuntatuta egon arren baja izan zen, atseden beharrean zegoen antza denez, faltan bota genuen. Bazirudien euria egingo zigula baina aterri errespetatu zigun.

Tiroak nahiko luzeak iruditu zitzaizkidan, gurekin batera zihoan Seyuri ez zaizkion horren txarrak iruditu, ia guztiak sartzen zituen eta, normala Gipuzkoako txapelduna izatea longbowarekin.

Jende gutxi ginenez, inoiz baino goizago amaitu genuen, orduan esan zigun Koldok 2. sailkatu zela arku librean, oso ondo. Otartekoak ere primerakoak, aspaldian jan dudan patata tortilarik onenetakoa, goseak ere edukiko zuen zerikusia agian...

Betiko ezagunekin hitzegin, sari banaketa ikusi eta etxeruntz. Hori bai, Mirandaolan geratu ginen kafetxo bat hartzen Koldo, Iñaki eta hirurok.

Hemen Koldoren podiumeko argazkiak (segapotoarekin aterata daude, ez dute kalitate onena)














Eta hemen sailkapenak.

Zorionak irabazleei, eta antolatzaileei egindako lanagatik!




Monday, October 18, 2010

Arabako Basoko Txapelketa

Atzo Iñaki, Koldo ta Jose Luis egon ziren Arabako Basoko Txapelketan, Larrabean. Hemen Iñakik bidalitako kronikatxoa:

"Tiradia nahiko desastre fan zan . Bai eguraldixatik bai eruandako erropengatik.
Goizeko 8retan Oñatin urten eta 8:20 Jose Luis Atxabaltan jaso ta fan ginan koldo, JoseLuis ta hirurok Larrabea aldera. Noizian behin xirimiri apur bat baina apenas. Gatzaga pasauta nahiko argi euan eta emuten eben garbiketan ebilela. Baina gure poza urpera fan zan. Larrabeara iritsi ta beriala eurixa hasi zan. Beroketa lekuan jende askotzarik ez. Yoli, kike ta Kiowatarrak agurtu ta kafetxo bat hartu ondoren fletxa batzuk botatzera.

Hasi orduko, betiko jendea ikusten zan: Diarco-tarrak, Ordizitarrak, Amurriokuak, Mercedes, Castro ta Burgostarrak.
9:30 pasa hasi zen tiraldia. Euripean, hori bai. Nerekin mercedes taldeko bi arkulari (Luis ta Ruben) ta Castroko mutiko bat (Mario). Ni aterki, zira ta guzti eta taldekideak hartutakoarekin. Tirada nahiko gaizki hasi geben, euripeian eta arkusokakin zira joten. Fletxak edo gora edota behera. Baina dianarik ez. Esan behar gure taldekide bat 3 dianarako erretiratu egin zala.
Bide erdirako ondiok puntu gutxikin, eurixa geldiketan euela , tiroak mejoratzen hasi ginan eta bukaera orduko nahiko txukun bukatu genuen. Hasierarekin konparatuz nahiko gustora.
Bokadilloa oso errez sartu zen (ogia biguna eta tortilla gozoa). Beharra genuen (eurialdia eta hotza jasan ondoren oso gustura hartu genuen).

koldok berriz nahiko disgustora bukatu eben eta Jose Luis , egualdixa ikusitta ba nahiko ondo.

Bukaeran ardo botilak eta gaztak irabazleentzat (Kiowatarren eta Amurriotarren artean ia guztia banatu zuten).

Eta ia bueltan derrigorrezko geldialdia Gatzagainen zerbait beroa hartzeko. Horren ondoren danak etxealdera. Arkuak sikatu eta arropak garbigailura........."

Thursday, September 30, 2010

2. San Migel Saria - Argazkiak (2)

Hemen Jesus Marlascak ateratako argazkiak.

Mila esker.

Monday, September 20, 2010

2. San Migel Saria - Sailkapenak - Argazkiak

Hemen daude atzo jokatutako sailkapenak

Zorionak irabazleei, eta hurrengorako egindako hutsak hobetu beharko ditugu.

Mila esker etorri zineten guztioi, eta nola ez, otartekoak egin zituztenei eta banatu zituztenei, eta bidegurutzeetan egon zirenei, hauek gabe ezinezkoa izango litzateke halako bat antolatzea. Bestalde, ezin ahaztu hauekin:

- Oñatiko Udala
- Oñatiko Turismo eta garapen ajentzia
- Natra-Zahor
- Osi Kirolak
- Lizarralde Kirolak
- Gereta Ardoak
- Ugarte Banaketak
- Etxezuri Baserria

Hemen Gurutzek ataretako argazkiak

Wednesday, September 15, 2010

2. San Migel Saria

Hemen dago patruilen zerrenda

Igandean ikusiko gara!

Tuesday, September 07, 2010

Espainiako Basoko Txapelketa

Asteburu honetan, ostiralean hasita, Talavera de la Reinan Espainiako Txapelketa jokatu da. Bertan egon nintzen Ordizia taldeko Jaime, Iñaki, Gonzalo, Ana, Katsu eta Johnnyrekin, eta Gezaleriak taldeko Santirekin batera.

Ostiral goizean bidaia ondo joan zen, hara heldu orduko beroak egin zigun harrera. Murtziar batzuekin batera bazkaldu ostean, lehiaketa ospatu behar zen lekura abiatu ginen. Ibilbide zuria egokitu zitzaigun longbowarekin botatzen genuenoi. Larregiko beroa, eta gainera itzal gutxi. Antolakuntzak ura ere jarri zuen, baina gutxi, eta zegoena berotuta... Dortsalak jaso genituenean ikusi genuen poltsa bakoitzean lastozko txapel bat zetorrela, zerbaitegatik zen hori! Bukatzean pikoteo bat eduki genuen. Hemendik hotelera, afaldu eta nahiko goiz erretiratu behar.

Gauean ere ez du freskatzen, lo egiteko gaizki. Larunbatean ibilbide gorria eta urdina egin genituen, goizekoan puntu aldetik gora egin nuen, seguraski larregiko berorik egiten ez zuelako. 2 ibilbideen artean "bazkaria" zegoen, otarteko bat, ez zeukan hemengoen antzik! Antolakuntzak ostiralekoa ikusi ostean ur gehiago eta izotzarekin jarri zuen. Arratsaldeko ibilbidea hasteko denbora asko itxaron behar zenez, herrira itzuli ginen, eta ganoraz bazkaldu genuen.

Igande goizean 4. eta azken ibilbidea, guri horia, gezien bila joateko guztietan gogorrena, zituen maldengatik. Hau bukatzean taldekako lehia jokatu zen, Euskadi 5. sailkatu zen 9 taldetatik, ez dago batere gaizki jentearen nibela ikusita. Indibidualki arku mekanikoan Jaimek lortutako 4. postua aipatu behar.

Hemen sailkapenak eta Katsuren argazkiak.

Nere lehenenengo esperientzia izan da horrelako lehiaketa baten, eta gustura geratu naiz, nahiz eta puntu aldetik eskas ibili.

Monday, August 23, 2010

2. San Migel Saria

Datorren irailaren 19rako 2. San Migel Saria antolatuko dugu, maiatzeko euskal ligako tiraldiaren moduan, Zozopase inguruan jokatuko da, Arantzazun.

Hemen zirkularra

Monday, July 26, 2010

Julian Martin Saria eta Ordiziako Nazioarteko 1. Saria

Uda aurrera doa, baina basoko tiraldiek atseden hartu aurretik bi Sari jokatu dira azkenengo asteburuetan.

Aurrekoan, 17-18, Salamancako Guijuelo herrian 7. Julian Martin Saria jokatu zen, bertan izan genituen Iñaki, Koldo eta Oihana.

Asteburu honetan berriz, larunbatean, Ordiziako Nazioarteko 1. Saria jokatu zen, bertan izan ziren Iñaki, Jose Luis, Lander eta Rafa, emaitza onekin gainera, Iñaki 2. sailkatu baitzen Arku Klasikoan, eta Lander 3. kadetetan. Zorionak hemendik!! Sailkapenak.

Jesús Marlascak bidalitako argazkiak.

Abuztuan geldialdia dator, pilak kargatzeko ondo etorriko zaiguna guztioi.

Monday, July 12, 2010

2010eko Euskadiko Basoko Arkutiraketa Txapelketa

Atzo jokatu zen Amurrion aurtengo basoko txapelketa, gure taldetik Koldo, Rafa, Iñaki, Jose Luis eta bostok joan ginen, eta Mikel eta Iñakiren anaia ere gurekin etorri ziren.

Amurriora bidean lanbroa aurkitu genuen, ematen zuen euria egingo zuela, baina azkenean hezetasun handia izan genuen, euririk egin ez arren. Ibilbidea ez zitzaidan oso zaila iruditu, nahiz eta gauzak ondo ez irten. Patruilan giro ona eduki genuen Karlos, Jorge, Julio eta Txusekin, gainera Julioren emaztea eta Jorgeren emaztea eta alaba laguntzaile izan genituen ibilbidean zehar. Lekua polita da, eta tiro asko oso ederrak ziren, guztiek zuten zailtasun puntu bat, eta horrek hobea egiten du ibilbidea.

Gure taldekook ez genuen saririk lortu, baina gurekin etorri zen Mikelek 3. postua lortu zuen arku librean.

Zorionak hemendik txapeldunei eta nola ez, antolakuntzari, egindako lanagatik!

Hemen sailkapenak.

Monday, June 21, 2010

Euskadiko 1. Arku tradizionaleko txapelketa

Larunbatean ospatu zen Euskadiko 1. Arku tradizionaleko txapelketa, Diarco taldearen zelaian. Esan behar nahiko arrakastatsua izan zela, 38 parte hartzaile elkartu baiginen bertan, tartean Jose Luis eta biok. Orain arte poleadun eta olinpikoekin batera lehiatu beharra egon da, eta jende gutxiago joaten zen tradizionaletik. Artean ere kanporaketek luzatu egiten dute lehia.

Eguraldi haizetsua eduki genuen, baina bastante errespetatu zigun euri aldetik. 30 metrora egindako lanarekin gustora geratu nintzen, ezin esan berdina 18 metrokoaz. Final zortzirenetan kanporatu ninduen gero bigarren amaitu zuenak, Natxok, eta Jose Luisek aldiz ez zuen kortea pasatzerik izan.

Hemendik zorionak txapeldunei, Carlos, Santi eta Ainhoari eta nola ez, antolatzaileei, lan bikaina egin baitzuten.

Tuesday, May 25, 2010

Euskal Ligako 5. jardunaldia Oñatin

Igandean jokatu zen Zozopase inguruan guk antolatuta, aurtengo ligako 5. eta azken jardunaldia. Eguraldia bikain portatu zen, baita bertaratu ziren arkulariak ere, ia 75.

Zorionak hemendik Jose Luis eta Koldo taldekideei, 3. geratu baitira biak ala biak, arku zuzenean lehenengoa eta arku librean bigarrena.

Ezin eskerrak eman gabe utzi igandean lagundu ziguten guztiei, etxekoak, lagunak, zuen laguntza gabe ezinezkoa litzateke halakorik egitea.

Sailkapenak ikusteko.

Goiena.net eko albistea.

Monday, May 17, 2010

Kiowa Saria

Atzo jokatu zen Larrabean Kiowa saria, formatu berriarekin, 15 dianako 2 ibilbide, 2en artean atsedenaldi batekin. Gure taldetik Rafa, Jose Luis eta hirurok joan ginen, aspaldiko parteko kopuru baxuena.

Eguraldi eskasa eduki genuen, euriak ez zigun atseden askorik eman, nahiz eta bigarren zatirako geratu zen. Lokatzara ugariren aurka borrokatzea egokitu zitzaigun guztioi, nahiko lan zutik egoten, zer esanik ez garbi mantentzea nahi izanez gero, ia ezinezkoa.

Gustatu zitzaigun formatu berria, gehiago nekatzen dela ematen du, agian horretan lokatzak ere edukiko du bere zeresana.

Beti bezala Kiowakoak lanean fin, bi ibilbide eder jarri baitzituzten. Zorionak hemendik!

Gipuzkoako Arku-Ehizako ibilbideen Txapelketa

Hilaren 9an jokatu zen Gaintzan Gipuzkoako Arku-Ehizako ibilbideen Txapelketa. Ez da guk normalean egiten ditugun ibilbideen berdina, nahiz eta oso antzekoak izan. Bertan parte hartzeko ehiza lizentzia eduki behar da. Gure taldetik Rafa eta Koldo joan ziren, eta emaitza onekin itzuli ere, Rafa txapeldun biribilduan, eta Koldo azpitxapeldun poleadunetan. Zorionak biei!

Saturday, May 01, 2010

Basoko Euskal Ligako 5. jardunaldia Oñatin

Maiatzaren 23an 2009-10 Basoko Euskal Ligako 5. eta azken jardunaldia antolatzeko arduradunak gara.

Izenemate orria ikusteko.


Izena eman dutenen behin-behineko zerrenda ikusteko.

Zain izango gaituzue!

Aire Zabaleko Euskal Liga

Pasa den igandean hasi zen Aire Zabaleko Euskal Liga Gasteizen. Oñatitik Iñaki, Mikel (Ordiziako kamisetarekin) eta hirurok joan ginen. Gainera eguraldi bikaina lagun izan genuen, hori bai, haizetsua, galdetu bestela geziei!!

Goiz partean Euskal Ligarako puntuagarria zen saioa jokatu genuen, eta bazkalostean berriz San Prudentzio Saria, hori bai, igartzen zen jende gutxi ari zela lanean, atzerapen dezente izan baikenuen.

Esan behar sariekin itzuli ginela Gasteiztik, Iñaki 2. eta Mikel 3. geratu baitziren arku biluzian.

Sunday, April 18, 2010

Basoko Euskal Ligako 4. jardunaldia Larrabean

Gaur jokatu da Larrabean ligako 4. jardunaldia, ekitaldi jendetsua benetan, gure taldetik Jose Luis, Oihana, Koldo, Lander, Rafa eta 6rok parte hartu dugu, eta Iñaki berriz epaile bezala estreinatu da, momentuz laguntzaile moduan.

Larrabeara iristean euri tantan batzuek eman digute ongietorria, eta gu pentsatzen eguraldi ona aurkituko genuela. Egia esan nahiko ona egin digu, ibilbidean zehar euri apur bat egin digun arren.

Gaurkoan ere portatu dira Kiowako lagunak, oso ibilbide polita montatu digute eta. Gure patruilaren ustetan, puntu gehiago erraz egiteko modukoa, baina gehien egin dutenek, beti ere instintiboan, ez dituzte guk uste genituen puntuak lortu. Kiowako Txusek erakustaldi bikaina eman digu, eta gure Rafa ere maila polita erakusten. Aipatzekoa Koldok arku librean irabazi egin duela, euskal liga jokoan dutenen artean, Errioxako Davidek irabazi baitu orokorrean.

Bukatzean, betikoa, merezitako (edo ez, segun kasua...) otartekoa jan, jendearekin hitzegin, eta hurrengorako planak egiten.

Hemendik, berriz ere, eta ez gara nekatuko, ZORIONAK KIOWA!

Sunday, March 28, 2010

Basoko Euskal Ligako 3. jardunaldia Gaintzan

Gaur jokatu da denboraldi honetako basoko ligako 3. jardunaldia Gaintzan. Gauean ordua aldatu da, baina uste dut horrek ez diola inori eragin. Gure taldetik Koldo, Lander, Iñaki, Jose Luis, Rafa, Oihana eta idazten ari den hau joan gara.

Eguraldi oso ona eduki dugu, gainera patruila ere bikaina egokitu zait, Rafa, Mauri eta Jesusekin, giro aparta gure artean ere. Ibilbidea desberdina izan da ohituta gaudenekin konparatuz gero. Ziklogenesiak izango zuen bere eragina.

Ez zegoen tiro luze larregi, baina bai agian postura egokia hartu beharreko hainbat tiro, blindaren atzean zegoen azkonarra kasu, edo berandutxuago aurkitu dugun kokodriloa bestela.

Amaitu dugunean eguzki epeletan gustura egon gara, beti ere ezagunekin hitz eginaz. Hurrengo hitzordua Larrabean izango dugu apirilaren 18an.

Tuesday, March 16, 2010

Basoko Euskal Ligako 2. jardunaldia Amurrion

Otsailaren 14an bota zuen elurteak hilabete atzeratu zuen denboraldi honetako basoko Euskal ligako 2. jardunaldia. Igande honetan, hilabete beranduago, jokatu da Amurrion.

Oñatitik Iñaki, Mikel, Koldo, Lander, Rafa eta seirok, eta gero Oihana eta Jose Luis hartu genituen batera joateko. Eguraldi ona egiten zuen, nahiz eta laino batzuek beldur pixka bat eman, hori bai, haizeak ematen zuen lekuetan hotz galanta igartzen zen.

Iritsi orduko kafe beroa eta pastak genituen, barruak berotzeko primeran etortzen dena beti; ibilbidea oso polita, leku ederrean, tiro batzuetan derrigorrez makurtu behar, beste batzuetan berriz postura arraroa hartu behar. Patruilako giro ona ezin aipatu gabe utzi, John, Karlos, eta Jorge (emaztea eta alabarekin) izan nituen lagun.

Bukatzean, otartekoarekin batera salda beroa, hau ere primerakoa hotzaren kontra. Jendearekin barriketa egin, tiraldia komentatu, eta etxeruntz abiatu ginen, bidean kafe bat hartzeko geratuta.

Hemendik zorionak Amurrioko jendeari egindako lanagatik!

Hurrengo hitzordua hil honetako 28an Ordizian, basoko euskal ligako 3. jardunaldia.

Thursday, February 04, 2010

Urte hasierako tiradak

2010 urtea ere hasi dugu, eta dagoeneko 3 hitzordu eduki ditugu, 2 Gaintzan eta bestea Larrabean. Gaintzako lehenengoa SJK saria izan zen, abenduan jokatu behar zen, baina eguraldi txarragatik urtarrilera aldatu zen, eta aukeratu zen asteburuan edur asko egin zuenez beste aste bat atzeratu zen oraindik. Gure taldetik Koldo, Jose Luis, Iñaki ta laurok egon ginen.

Hurrengo asteburuan San Sebastian saria jokatu zen, Gaintzan baita ere, aurreko asteko berak gehi Rafa batu ginen tirada honetarako.

Azken igande honetan berriz Gasteiz saria jokatu da Larrabean, bertan Jose Luis, Koldo, Iñaki, Rafa eta Oihana egon direlarik.

Ofizialak ez diren lehia hauekin laister daukagun hitzordurako gertatuko al ginen, hilaren 14an, maiteminduen eguna eta aurten ihauteri igandea, basoko euskal ligako 2. jardunaldia edukiko dugu Amurrion.