Monday, December 24, 2007

San Jesus Karratu

Atzo antolatu zuen Ordiziako Arkunatura taldeak beraien santu patroiaren izena daraman lehiaketa, San Jesus Karratu saria hain zuzen ere.

Oñati aldetik Iñaki, Rafa eta hirurok joan ginen botatzera, ta Mikel berriz ikustera etorri zen. Gaintzara iritsi ginenerako kotxe pilatxoa zegoen bide ertzean. Arkuak gertatu, eta txabolaruntz abiatu ginen.

Jente ezaguna agurtu, batenbatzuk berri samarrak ziren, beroketak egin eta lehiaketa hasi zen. Nirekin batera Mikel eta Alfredo donostiarrak, eta Jose Mari errioxarra, azken unean Agustinen baja izan genuen, beraz laukotean aritu ginen. Umore ona izan genuen nagusi taldean. Berrikuntza batzuk zituen lehiak, animali bakoitzari 2 piketa desberdinetatik bota behar zitzaion, eta 20 animalietatik 2 mugikorrak ziren, basurde bat eta untxi bat. Orokorrean animaliak urrun zeuden, baina tiro guztiak oso politak iruditu zitzaizkidan.

Puntuazioa, exkax. Entrenamentu falta, lo gutxi eginda, ez dago aitzakiarik. Jose Mari oso ongi aritu zen, podiuma zapaldu zuen gainera. Alfredok ere remontatu egin zuen. Oñatiarron aldetik aipatu behar Iñakik izugarrizko pleno bat egin zuela, emozionatu egin zen antza, baina niretzat meritu handiagoa dauka Jose Marik puman egin zuen plenoa, zegoen distantziagatik, eta bisore gabe botatzeagatik.

Amaieran otartekoa, ederra zegoena, bizikletekin etorri zirenei denboralditxoa itxaron, eta sari banaketa egon zen. Sari bezala jarri zituzten "trofeoak" originalak eta politak ziren, Ildek egindako 2 animali ere bazeuden sari bezala, bat zozketa bidez Mikel Jareñori egokitu zitzaion, eta bestea aldiz puntu gutxien egin zuen helduarentzako izan zen, Axen izan zen zorteduna.

Urtarrilean guztiok elkar ikusiko dugulakoan, hemendik Mila Esker Ordiziako taldeari egindako guztiagatik.

Iñakik ateratako argazkiak ikusteko, egin klik hemen.


ZORIONAK TA URTE BERRI ON!!!

Tuesday, December 18, 2007

Blanqueforteko argazkiak

Esaten den bezala, hobe da berandu inoiz baino. Aurtengo udan Blanqueforten ateratatako argazkiak gure picasako albumean ditugu. Ea gustokoak dituzuen...

Blanquefort

Monday, December 17, 2007

Taldeko gora-beherak

Arku tiroa, honetan ari garen guztiok ondo dakigun bezala, jende gutxik egiten duen kirol bat da. Oñatiko taldea orain dela ia 8 urte sortu genuen, inoiz ez gara talde handi bat izan jente kopuruagatik edo lortutako emaitzengatik. Asko jota hamabost kide izan gara taldean batera, pasatu den jende guztia batuz gero, gehiago izango gara, baina ez askoz gehiago.

Une honetan, taldean zazpi heldu eta lau haur gaude, Enaitz gehituta bost. Helduen artetik bost aritzen gara lehiaketetan parte hartzen eta entrenatzen, beste biak ez dakigu bizi direnik ere. Haurretatik bat txikiegia da oraindik parte hartzeko, eta beste batek ez dauka lizentziarik oraindik. Baina haur hauek izango al dira taldearen arnas berria? Egin klik hemen gure harrobiaren argazkiak ikusteko!

Harrobiaz gain, familiara gehitu diren azkenengo kideak ikusiko dituzue.

Sunday, December 16, 2007

2007ko Gipuzkoako Areto Txapelketa

Asteburu honetan jokatu da Donostiako Diarco taldearen lokalean aurtengo Aretoko txapelketa. Atzo poleadunak eta tradizionalak, eta gaurkoan biribilduak. Ni atzo egon nintzen, gainera taldeko partehartzaile bakar bezala, Oihana eta beste bi lagun ere ikusle bezala egon ziren arren, Oihana amaierararte eta lagunak berriz azkar aspertu ziren.

Tradizional mailan 2 talde ziren nagusi, Diarco eta Ordizia, eta hamairu partehartzaileak betetzeko ni Txantxiku taldetik. Ez nuen espero bezain ondo bota, nahiz eta bigarren txandan emaizak hobetu nituen. Final laurdenetan Diarcoko Carlosen aurka egokitu zitzaidan, amaieran txapeldun irten zuena, puntu bakarragatik gelditu nintzen kanpoan.

Gu gustora aritzen garen eremua basoa da, beste giro bat izaten dugu. Atzo adibidez isilago artizeko agindu zigun epaileak.

Datorren igandean basora itzultzen gara, Ordiziarrek San Jesus Cuadrado saria antolatu dute, aspaldiko partez baso eder hori zapaltzeko aukera izango dugu, orduan ere taldekide gehiago izango gara, Rafa, Iñaki eta hirurok, ezerk ez badu eragozten behintzat.