Wednesday, June 06, 2012

Arco Norte Liga Leaburun

Igande honetan baso berri bat estreinatzeko aukera izan genuen Leaburu-Txaramara hurbildu ginenok, tartean Koldo eta biok. Bertan jokatu zen aurten sortu den Arco Norte ligako 5. jardunaldia.

Bazirudien euria edukiko genuela goizean zehar, baina hasierako xirimiria horretan geratu zen, eta ez ginen asko busti, hori bai, ia oihan tropikala ematen zuen basoak horrenbeste belarrekin, eta hor hezetasuna zen nagusi.

Lan gogorra egin zuten Diarco taldekoek ibilbide hau prestatzeko, ea 2. aldirik dagoen.

Emaitzak ikusteko.