Tuesday, February 07, 2012

Euskadiko Aretoko txapelketa

Larunbatean jokatu zen Euskadiko arku tradizionaleko eta arku biluziko aretoko txapelketa Donostian, Diarcoren egoitzan. Eskerrak gainera barruan zen, elurra ganoraz egin baitzuen kanpoan.

36 arkularirentzako lekua zegoen, eta bete egin zen, itxaron zerrenda bat jarri beharra edukita gainera, bat edo beste zerrenda hortatik sartu zen parte hartzera, beraz partehartzaileei dagokionez ezin kexatu.

Gure taldetik Iñaki arku biluzian eta ni arku institiboan aritu ginen, Koldo berriz epaile lanetan. Iñakik 2. postua lortu zuen. Zorionak!

Hemen daude irudiak.

Eta hemen emaitzak.

No comments: