Monday, May 22, 2006

Logroñon tiradia

Aurreko astian errioxako arkulari batzuk euran baso ibilbidian parte hartzera gonbidatu ziguten. Lehia hau larunbat honetan izan da, maiatzaren 20an. Logroñotik Soriara doan N-111 bidearen ondoan dagoen pinudi baten izan da, Logroñotik 10 bat kilometrora.

Oñatitik 3 joan ginan, Iñaki, Mikel ta neu. 10 animaliko rekorrido bati 2 itzuli emun bihar ziran. Animali gehixenak txikinak ziran, baina ba heuen otso bat haundi xamarra. Tiruak polittak ziran, igual beheruntz falta zan bat edo beste. Ikusten da Logroñoko jente hau oraindik berria dela baso ibilbideen antolakuntzan, baina ez zen arazorik egon, agian beraien arteko ikamikaren bat edo beste. Izen ematea doain zen, eta hobeto izango litzateke zerbait ordaintzea, horrela behintzat parte hartzaileentzat ura egon zedin, jentea egarri zen eta.

Beraz, Oñatitik Logroñora joateak merezi izan zuen. Ea guk noiz antolatzen dugun horrelako lehiaketa bat.

1 comment:

Basur said...

Jaso det zure emilioa berri honekin. Asko postutzen naiz. "Link"a jarriko det gurian jendea hemen zartu dadila. Gogoratzen dizut guria zuzenbide hontan dagoela: http://arkunatura.blogspot.com
Besarkada haundi bat.