Monday, April 23, 2007

EUSKAL LIGAKO 4. JARDUNALDIA

Atzo jokatu zen Larrabean basoko Euskal Ligako 4. jardunaldia, Oñatiko taldetik Mikel eta Iñaki izan ziren eta azken honek esan didanez animalia txikiak hurrun, eta handiak normalean baino gertuago kokatuta zeuden. Iñaki gertu badago kronikatxo bat idazteko, badaki zer egin behar duen, ;)))

Orain Euskadiko txapelketa, eta baten batzuek Liga nazionaleko azken bi jardunaldiak eta besteren batzuk gertatu beharko ditugu.

1 comment:

Anonymous said...

Gorkaren ez zuzeneko kritikei jarraituz hementxe nire minikronika:

Jardunaldia nahiko eskaxa izan zan nere partetik. Sentsaziorik ez eta teknika gutxiago oraindik. (Bizikleta asko eta toke gutxi).

Mikel bere martxan, beti gaizki eta izugarrizko puntuazioa eginez (lehen aldia izateko arku klasikoan 3. izan zen jardunaldian). Animatu egin beharko dugu horrela botatzen jarrai dezan.

Zirkuitoa oso kontraste handiekin. Irudi txikiak distantzia luzera eta irudi handiak ertainera eta distantzia laburrera. Hori izan zen gehienen impresioa.

Badirudi arko-mercedeseko hauek ikasten ari direla nola igo zailtasun maila.

Eta entrenatzen jarraitu behar, San Adriango jardunaldirako. Oraingoan ere ez digute lagunduko G&O bikoteak, oraingoan ere desercion (jejeje) holan ibiliko zai bestetan.