Sunday, July 06, 2008

Araiako jaiak

Araiako jaietan arkutiraketa erakustaldi bat egiteko konpromezua hartu genuen duela hilabete pare bat, eta gaur egin dugu. Rafa, Enaitz, Oihana eta laurok botatzen, eta Mikel, Ainhoa, Lierni eta Iñaki laguntzan, eguraldia lagun giro bikaina sortu da Araiako futbol zelaian.

Adin guztietako jentea gerturatu da, guztiak harrituta gelditu dira dianen partez animaliak ikusi dituztenean. Ordu pare bateko erakustaldia izan da, bai hasieran bai amaieran guk bota ditugu gezi batzuk, bestela Araia eta inguruetako jenteak arkua zer den ezagutzeko aukera izan dute. Gustora geratu dira, gu ere bai noski, ondoren bazkaltzera gonbidatu baikaituzte. Bazkalostean berriz, jaigiroaz gozatu, herrikirol saioa ikusi, eta martxa Oñatiruntz.

Hemendik eskerrak Araiako udalari eta gerturatu diren guztiei.

2 comments:

Anonymous said...

Y este año repetis...jajajaja

Que jeta!!! No hay como ser familia del alcalde....

tened cuidado que os hemos pillado...

JETAS!!!!

o2q said...

Zelako erreza den ezagutzen ez dena kritikatzea! Gainera aurpegia eman gabe eginez gero, errazagoa. Oñatitik Araiara 73km daude, erakustaldia egiteko beharrezkoa den guztia hemendik guk eramaten dugu, eta normalean halako erakustaldiak egitearren kobratu egiten dugu, materiala hondatu egiten delako, dianak, geziak,... Eta ez dugu batere dirurik ikusiko horregatik, asko iruditzen al zaizu bazkari batekin ordaintzea?
Gainera guk ez genuen eskatu iaz erakustaldia egitea, udaletxetik bertatik eskatu ziguten.
Nahi baduzu igandean agertu eta gezi batzuk botatzen utziko dizugu.