Monday, May 29, 2006

EUSKADIKO 3D TXAPELKETA

Datorren igandean, ekainaren 4an, Legutiano ondoko Larrabea basoan Euskadiko 3D txapelketa jokatuko da, aldi berean aurtengo Euskadiko 3D ligako azkenengo jardunaldia izango da. Badirudi batzuk ez dutela enteratu nahi noiz izaten diren Euskadiko ligako jardunaldiak, federazioak ateratzen duen egutegia ez dute kontsultatzen antza. Halako kirol "minoritarioa" izanik, bata besteari kritikatzen aritu ordez, hobeto ez al da izango elkar ondo eramatea?

Kirol zentzuari dagokionez, ahal dugun ondoena egiten saiatu beharko dugu, ea eguraldiak laguntzen digun eta ondo pasatzen dugun, irabaztea bakarrik ez baita garrantzitsuena.

1 comment:

Basur said...

Egutegian tiradak azaltzea ez dauka garantiarik. Aurten bat, egunez aldatu egin da, eta horaindik güeb'an aldatu gabe jarraitzen du. Hori da nere eskaera, comunikazio azkarra eta garantiazkoa edukitzea. Laguntasunerako aurrena nauzue, bainan gauzak gaizki ba daude, kritikatzeko ere bai. Eta ez dira kritika utzak. Kritikakin batera gure laguntza eskeini egin degu mila aldiz.
(Barkatu nere euskeraren gaitik, gaizki hitz egiten det, bainan idatzi....)