Tuesday, February 20, 2007

BASOKO EUSKAL LIGA, 2. JARDUNALDIA

Igande honetan jokatu da Gaintzan Euskal Ligako 2. jardunaldia. Ihauterietako igandea izanik, eta euria botatzen zuen bezela botata, izena emanda zeuden guztiak ez ziren agertu. Jendeak esango du zoratuta gaudela, egiten zuen eguraldiarekin ohean hobeto egoten dela edo dena delakoa, baina gauza bat garbi dago, gustuko tokian ez dagoela aldaparik!

Niri "Cady" bezala joatea egokitu zitzaidan, eskua igeltsuarekin edukita ezin ba bota. Oñatitik bostkotea joan ginen, Rafa, Iñaki, Mikel, Oihana ta idazten ari den hau. Rafaren minibusean, hau da, monobolumenean joan ginen. Urari aurre egiteko denok ere ondo gertatuta.

Oihanaren patruilan joan nintzen, Yoli, Irune eta Anarekin batera, normalean patruilak ez dira mistoak izaten, beraz aukera ona izan nuen emakume hauen maila ikusteko, nahiz eta aurreko baten Irunerekin batera bota. Euria goiz guztian, batzuetan gutxiago, bestetan gehiago, ni gutxien bustiko zena izango nintzen, aterkiarekin bainindoan, eta ez botatzeak ere laguntzen du lehorrago egoten. Nabarmentzekoa patruilako umore eta elkarren arteko giro ona, euria egitea ez zen horren kalterako izan, agian hoberako.

Harritzekoa Oihanaren tiraldia, bigarren aldia izateko oso ondo moldatu baitzen, lehenengoan baino askoz puntu gehiago eginaz. Eta ezin aipatu gabe utzi Katsuk egin zituen 250 puntuak, elitea da hori!!

Atzo daktilera, brazalera eta halakoak lehortzeke zeuden antza, euri asko egin zuen seinale.

- Sailkapenak

- Argazkiak

3. jardunaldia martxoaren 25ean Legutianon, ea ordurako botatzeko moduan nagoen.

No comments: