Thursday, February 15, 2007

EUSKADIKO ARETOKO ARKUTIRAKETA TXAPELKETA

Pasa den asteburuan jokatu da Gasteizen Euskadiko Aretoko Txapelketa, bertan gure taldetik Mikel izan genuen, eta nahiko ondo egin zuen, larunbateko kortea pasatu baitzuen. Igandean aldiz txapeldun izan zenaren aurka galdu zuen lehenengo kanporaketan, zerbait larritu ei zuen txapelduna. Aipatzekoa da basoko lehiaketatan poleadun arkuarekin botatzen duela gure Mikelek, eta aretoan aldiz tradizionalean, arraro samarra da, baina zer egingo diogu.

Hemen daude txapelketako emaitzak eta argazkiak: Euskadiko Txapelketa

Datorren igandean Basoko Euskal ligako 2. jardunaldia Gaintzan, han izango gara.

No comments: