Monday, June 25, 2007

Euskadiko 3D Txapelketa

Atzo jokatu zen Gaintzan, Euskadiko 3D txapelketa. Oñatitik Iñaki, Mikel, Rafa, Oihana eta bostok joan ginen, Rafaren "minibusean". Iritsi ginenerako kotxe pilatxo bat zegoen. Eguraldia ere lagun izango genuela zirudien. Ezagunak agurtu, zertxobait berotu eta bakoitza bere patruiletara. Euskadiko Txapelketa abian zen.

Niri Mauri, Pruden, Justi eta Jose Marirekin egokitu zitzaidan, ia lehenengo aldia guztiekin. Patxik 2 eskopeta tiro bota zituenean hasi ginen geziak jaurtitzen. Tiro politak zeuden, gertu, urrun, hurrunegi bat edo beste, jeje. Bikoteka zeuden animaliak ere normalean baino gehiago. Ondo hasi nintzen, eta horrek animoa asko igoten du, oso gustura aritu nintzen goiz osoan zehar, aukeran hezetasun gehiegi zegoen, ugari izerditu egin genuen horregatik. Aurreko patruilan Oihanaren taldea zihoan, nahikoa katxondeo izaten genuen elkartzen ginen bakoitzean!

Amaitzean betikoa, otartekoa, eta sarien txanda. Ordiziako taldekoak izan ziren nagusi podium ezberdinetan, aipatzekoa Mikelek (Gallinaren baimenaz) arku librean lortu zuen hirugarren postua.

Zorionak Ordiziako taldekideei egindako lanagatik, ibilbidea oso polita baitzen (ez dakit zer gertatuko zen euria egin balu), zorionak halaber txapeldunei, bai ligakoei bai Euskadikoei, eta zorionak Ama Naturari, tirada baten eguraldi ona emateagatik!!

No comments: